Zientzia eta Mundu Gaietako Pugwasheko Konferentziak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zientzia eta Mundu Gaietako Pugwasheko Konferentziak
Irudia
Map
Motaerakunde
Indarraldi1957 - 
KokalekuErroma

Webgunepugwash.org

Zientzia eta Mundu Gaietako Pugwash Konferentziak[1] edo, besterik gabe, Pugwasheko Konferentzia deitzen zaio zientzia eta mundu gaiei buruzko nazioarteko konferentzia bakoitzari. Zientzialari, filosofo eta humanista batzuek deitu izan dituzte konferentziak; besteak beste, Albert Einstein, Frédéric Joliot-Curie eta Bertrand Russell. 1995ean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Joseph Rotblatekin batera.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen konferentzia 1957ko uztailean izan zen, Cyrus Eaton filantropo iparramerikarraren etxebizitza partikularrean, Pugwash herritxoan,[2] Eskozia Berrian, Kanadan, eta hortik datorkio izen generikoa. Ondoren, herrialde askotan egin dira.

Hogeita bi zientzialarik hartu zuten parte lehen konferentzian:

Pugwasheko konferentzien helburua da gai hauek eztabaidatzea, besteak beste: desarmea eta zientzialariaren erantzukizun soziala hazkunde demografikoan, ingurumenaren narriaduran eta garapen ekonomikoan. Bere garaian, konferentzia hauek garrantzi handia izan zuten arma nuklearrak ez ugaritzeko itunak garatu eta sinatzeko orduan.

Pugwash erakundea, Londresen egoitza duena, arduratzen da gaur egun konferentzien deialdia eta antolamendua egitera.[3]

Bakearen Nobel saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995. urtean, Nagasaki eta Hiroshima bonbardatu eta 50 urtera, eta Russell-Einstein Manifestua sinatu eta 40 urtera, Pugwasheko Konferentziek eta Joseph Rotblatek Bakearen Nobel saria jaso zuten, Norvegiako Nobel Batzordearen erabakiz, «arma nuklearrek nazioarteko politikan izandako eragina gutxitzearren eta, epe luzera, haiek desegiteko egindako ahaleginagatik».

Batzordeak espero zuen sari hori emateak «arma nuklearrak mundutik kentzeko ahaleginak areagotzera» animatuko zituela munduko liderrak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > Konferentzia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. «Pugwash Village» www.pugwashvillage.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  3. (Ingelesez) «Pugwash Conferences on Science and World Affairs» Pugwash Conferences on Science and World Affairs (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  4. (Ingelesez) «The Nobel Peace Prize 1995» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]