Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak
| Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Jose Ramon Etxebarria Bilbao |
| Argitaratze-data | 2011 |
| Izenburua | Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak |
| Argitaletxea | Eusko Jaurlaritza |
| ISBN | 978-84-457-3136-9 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | euskara |
Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak Eusko Jaurlaritzak 2011n argitaratutako liburu bat da. Zientzia eta teknika arloko euskarazko testuak idazteko hainbat arau edo gomendio azaltzen ditu. Jose Ramon Etxebarriak koordinatuta, honako hauek izan ziren liburu hau sortu zuen taldeko kideak: Juanjo Agirrezabalaga, Andres Alberdi, Xabier Artola, Antton Gurrutxaga (Elhuyar), Juankar Hernandez, Jazinto Iturbe, Ander Odriozola, Jesus Mari Olaizola Txiliku (Elkar), Iñaki Ugarteburu eta Igone Zabala.[1]
Talde horrek lehen bertsio bat idatzi zuen, eta bukaeran beste aditu hauen ekarpenak ere jaso zituen: Alfontso Mujika (Elhuyar), Arturo Apraiz (EHU), Arturo Elosegi (EHU), Asier Larrinaga (ETB), Garbiñe Alkiza (Elhuyar), Javier Duoandikoetxea (EHU), Jesus Mari Txurruka (EHU), Josu Pikabea (institutuko katedraduna), Joxemiel Odriozola Pana (EIMAko administrazioa), Juan Mari Agirregabiria (EHU), Julio Garcia Garcia de los Salmones (EHU), Kepa Altonaga (EHU) eta Patxi Angulo (EHU).[1]
EIMA programaren estilo liburuko bildumaren barruan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu hau EIMAren estilo liburuaren seigarren atala izan zen. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, EIMA programaren ildotik, estilo liburu baten proiektuari heldu zion 2005ean. Gramatika arazoak eta gramatika katramilak argitzeko asmoz, Ikasmaterialen Aholku Batzordeak zortzi liburu hauek argitaratu zituen 2004 eta 2014 urteen artean:[2]
- Ortotipografia (Joxe Ramon Zubimendi, 2004). Handik gutxira.
- Kalko okerrak (Juan Garzia, 2005)
- Onomastika (Elhuyar Fundazioa, 2007).
- Letra larriak erabiltzeko irizpideak (Alfontso Mujika, 2008)
- Estandarizatu gabeko solasak nola eman ikasliburuetan (Andres Alberdi, 2009)
- Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak (Jose Ramon Etxebarria, 2011)
- Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (Patxi Petrirena, 2011)
- Puntuazioa (Juan Garzia, 2014)
- Ahoskera (Andres Alberdi, 2014) )
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Martxel Ensunza, Jacinto Iturbe eta Jose Ramon Etxebarriak lan ugari argitaratu zituzten formula matematikoak euskaraz zelan irakurri beharko liratekeen azaltzeko. Ensunza izan zen hori ikertzen lehena 1984an, irakurbiderako arau nagusiak ezartzen hasi zenean. Definitu zituen hiru arauak zeharo onartuak izan ziren, eta unibertsitateko euskal lerro berri guztietan erabili ziren. Iturbe eta Etxebarriarekin lankidetzan Ensunzaren doktore tesian (2001) modu formalean definitu zituen hiru arau nagusi horiek.[3][4] Geroago, 2002 eta 2008 liburu moduan argitaratu zuten lana. 2011n, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz eta Jose Ramon Etxebarriak koordinatuta, aditu talde batek hiru arau haiek finkatu zituen liburu honetan. Belaunaldi berriek normaltasunez erabiltzen dituzte gomendio horiek, arazorik gabe.[1]

Liburu hauek izan ziren aurrekariak:
| Urtea | Liburua | Egileak | Argitaletxea | PDF bertsioa |
|---|---|---|---|---|
| 1983 | Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak | Martxel Ensunza Lekunberri | UEU | [6] |
| 1984 | Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak (2. argitalpena) | Martxel Ensunza Lekunberri | UEU | [3] |
| 2002 | Zientzia eta Teknikarako euskara: zenbait hizkuntza baliabide | Martxel Ensunza Lekunberri, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Jacinto Iturbe Barrenetxea | UEU | [7] |
| 2008 | Zientzia eta Teknikarako euskara: zenbait hizkuntza baliabide (2. argitalpena) | Martxel Ensunza Lekunberri, Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Jacinto Iturbe Barrenetxea | UEU | [8] |
Sinboloen irakurbide teknikorako hiru arau orokorrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an Martxel Ensunzak irekitako bidea aditu talde batek finkatu zuen 2011n. Hauek dira liburuan sinboloen irakurbide teknikorako finkatu zituzten hiru arau orokorrak:[1]
Lehenengo araua, sinbolo bakunen izendapenari buruzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinbolo bakunen izendapenean, ahal dela, erlazio biunibokoa ezarriko da sinbolo bakoitzaren eta sinboloari hizkuntza bakoitzean esleitzen zaion irakurbidearen artean, eta sinbolo hori adostu eta ezagutzera emango da erabiltzaileen artean.
| Sinbolo bakuna | Sinboloaren irakurbide naturala |
|---|---|
| = | berdin |
| ∀ | edozein ...-etarako,
edozeintarako, guztietarako |
| ∪ | bildura |
| integral | |
| erro | |
| sin | sinu |
Agerikoa denez, sinbolo bakun deritzegu inolako indizerik ez dutenei eta izen bakarrez izendatzen direnei. Bestalde, sinbolo barne-egituradun deritzegu beren idazkeran eta definizioan indizeak darabiltzatenei, dela mugak adierazteko, dela bestelako informazioak emateko.
Bigarren araua, sinbolo barne-egituradunen izendapen eta irakurbideari buruzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinbolo barne-egituradunen kasuan, sinboloekin batera, aldagaien, parametroen eta eragiketa-mugen definiziorako esamoldeak euskararen joskerara egokitu behar dira, esamolde estandarrak abiapuntu harturik.
| Sinbolo barne -egituraduna | Sinboloaren irakurbide teknikoa |
|---|---|
| a azpi i | |
| integral atik bera | |
| limite. ixa zerorantz doanean | |
| deribatu i grekoa ixarekiko | |
| batukari. i berdin batetik enera |
Hirugarren araua, sinbolo-kateen irakurbideari buruzkoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sinbolo-kateak deritzegu sinboloak elkarren segidan idatziz eratzen diren adierazpen matematikoei.
Sinbolo-kateak irakurtzean, hiru oinarri nagusi izango dira kontuan:
- Idatzirako erabili den hurrenkera berean irakurriko dira sinboloak (bai sinbolo bakunak, eta bai sinbolo barne-egituradunak ere), banan-banan, bata bestearen ostean.
- Sinbolo bakoitza bere aldetik irakurriko da; sinbolo bakunen kasuan, izena bere hutsean aipatuz, eta, sinbolo barne-egituradunen kasuan, berriz, bigarren arauan esandako moduko esamoldeak erabiliz.
- Sinboloak beren artean inolako loturarik gabe irakurriko dira, beren horretan, idatzi bezala irakurriz, hurrenez hurren.
| Sinbolo-kateak | Irakurbide teknikoa |
|---|---|
| [a] [gehi] [b] [berdin] [c] | |
| {balio absolutu [efe ixa] [ken] [efe ixa azpi ka]}
[txikiago] [bat] | |
| [limite, ene infiniturantz doanean] {[ixa ber ene ken bat [zati] [ene gehi bat faktorial]} [berdin] [zero] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. [EIMAren estilo-liburuaren seigarren atala. ] Eusko Jaurlaritza.
- ↑ EIMA programako estilo-liburuak. Eusko Jaurlaritza -IRALE.
- 1 2 Ensunza Lekunberri, Martxel. (1984). Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak. UEU arg ISBN 978-84-300-9508-7. (kontsulta data: 2025-08-25).
- ↑ Zabala, Jose Antonio Aduriz; Bengoetxea, Patxi Altuna; Arbelbide, Xipri; Villar, Miren Azkarate; Lekunberri, Martxel Ensunza; Mendizabal, Patxi Goenaga; Garmendia, Jose Mari Larrarte; Urdangarin, Luis Mari Mujika et al.. (1994). «Eratorpenaz» EUSKERA (39): 1039–1058. ISSN 0210-1564. (kontsulta data: 2024-08-01).
- ↑ Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide. UEU (kontsulta data: 2025-08-25).
- ↑ «Alfabetatze zientifikoa: zenbakiak, unitateak, irakurketa, eragiketak, esamoldeak» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ «Zientzia eta teknikarako euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-08-29).
- ↑ «Zientzia eta teknikarako euskara. Zenbait hizkuntza-baliabide (II. argitalpena)» www.ueu.eus (kontsulta data: 2025-08-25).