Zientzia formal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zientzia formalak ezaguera arrazionalaren eta koherentearen multzo sistematikoak dira, prozesu logiko eta matematikoen ikerketaz arduratzen direlarik, (bere ikerketa arrazoia ez izanik mundua, ez eta errealitate fisiko-naturala ere, baizik eta edukiko forma hutsak) baina zeinen ezaguerak errealitate fisiko-naturalari aplikatuak izan daitezkeen. Zientzia formalaren berezko metodoa metodo deduktiboa da.

Formekin jarduten duena da, hau da, objektu idealekin, gizakiak sortutakoak direnekin, bere garunean sortutakoak direnak eta abstrakzioari esker lortutakoak direnak. Formak dute garrantzia eta ez edukiak; ez zaie axola zer esaten den, baizik eta nola esaten den. Zientzia formalen egia beharrezkoa eta formala da.