Zientzialari ero

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohiko zientzialari eroaren irudia.

Zientzialari eroa herri kultura garaikidean maiz agertu ohi den errola edo pertsonaia da. Errol hau nagusiki zinemako filma, komiki eta telebistako telesailen bidez hedatu izan da.

Zientzilari eroa zintzoa edo gaiztoa izan liteke, maiz psikotikoa, baldarra, xelebrea edota despistatua izan liteke, sarritan fikziozko teknologiaren inguruan lan egin ohi duelarik. Pertsonaia hau ohiko benetazko zientzilari edo fisikarien karikatura, nahas-mahasa edo umorezko irudikatzea da. Haren izaera mundua suntsitu nahi duen zientzialari megalomano eta maltzurretik hasi eta erabat despistatua, barnerakoia eta hotzana den zientzialaaraino doa.

Fikziozko adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errol honen adibide batzuk honako hauek dira: Frankenstein doktorea, Bakterio profesorea, Tornassol doktorea, Fringe telesailako Walter Bishop zientzialaria, The Big Bang Theory telesaileko gazteak, Maniac Mansion bideojokoko Fred doktorea, Futurama marrazki bizidun telesaileako Farnsworth Irakaslea edota Simpsondarrak telesaileko Frink Irakaslea.

Benetazko ereduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiz zientzialari eroaren pertsonaia sortzeko benetazko zientzialarien izaeren nahas-mahasa bat egin izan ohi da, hauek erotuta ez egon arren, beren izaera edo jokamoldeen bitxikeri, ahoskera edo berezitasunen bat hartu eta areagotu izan delarik. Eredu gisa erabilitako zientzialari hauetako batzuk honako hauek izan dira:

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zientzialari ero Aldatu lotura Wikidatan