Edukira joan

Zientziaren politizazioa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Zientziaren politizazioa zientziaren manipulazioa da, kreditu politikoa lortzeko helburuarekin. Fenomeno hori gertatzen da gobernuak, negozioek edo presio-taldeek presio legalak edo ekonomikoak erabiltzen dituztenean ikerketa zientifikoen emaitzetan edo horiek banatzeko, jakinarazteko edo interpretatzeko moduan eragiteko. Zientziaren politizazioak askatasun akademiko eta zientifikoan eragin negatiboa izan dezake. Historikoki, beren interesak sustatzeko kanpainak egin dituzten taldeak egon dira, adostasun zientifikoari desafio eginez, eta politika publikoak manipulatzeko ahaleginean.[1][2]

Tabakoa eta minbiziaren arteko harremana

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadaren erdialdean, erretzea biriketako minbiziaren garapena sustatzen zuen adostasun bat zegoen komunitate zientifikoan, baina tabakoaren industriak aurkikuntza horien aurka borrokatu zuen, bai eremu publikoan, bai komunitate zientifikoaren barruko guneetan. Tabako-enpresek funtsak eman zizkieten think tankei eta lobbysta-taldeei, kanpainak hasi zituzten tabakoak osasunaren gainean duen kaltegabetasunari buruz konbentzitzeko, aldizkari medikoetan hedapenak ordaindu zituzten, eta biriketako minbiziaren garapena azaltzeko ordezko azalpenak ematen saiatzen ziren ikerketak lagundu zituzten, hala nola kutsadura, asbestoak eta etxeko hegaztiak. Tabakoaren aurkako kasua "itxita" zegoenik ukatuz, beraiek ikerketa gehigarriak egitea defendatzen zuten, gaiaren inguruko erregulazioen onarpena atzeratzeko taktika bat bezala.[3]

Berotze globala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klimatologoek eta berotze globalaren eszeptikoek elkarri leporatu diote klima aldaketaren gaiaren azpian dagoen zientziaren politizatzea.

1991n, Ikatzaren Elkarte Nazionala, Mendebaldeko Erregaien Elkartea eta Edison Electric Institute barne hartzen zituen Estatu Batuetako korporazioen koalizio batek harreman publikoetarako elkarte bat sortu zuen, Information Council on the Environment (ICE) izenekoa. ICEk 500.000 dolar kostatu zituen propaganda-kanpaina bat abiarazi zuen, "beroketa globala teoria gisa (ez egitate bat) birkokatzea helburu duena". Industriako taldeetako kritikoek esan dute berotze globalari buruzko eztabaida bati buruzko baieztapenak nazioarteko itunek (Kyotoko Protokoloa, esaterako) beren interes ekonomiko eta negoziazioetan izan lezaketen eragina murrizteko nahita egindako ahalegin baten parte direla[4]. 2005eko ekainean, The Guardian egunkariko ingurumen-gaien editore John Vidalek adierazi zuen Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Departamentuaren txostenak eta gutunak daudela, eta hauek erakusten dutela: George Bushen gobernuaren administrazioak eskerrak eman zizkien Exxoneko exekutiboei konpainiak klima-aldaketari buruzko politika finkatzen laguntzeko egindako ekintza aktiboengatik, Estatu Batuek Global Climate Coalition izeneko industria-taldearen ekarpenak ere eragina izan zuten[5].

2006an, The Guardian egunkariko George Monbiot zutabegileak jakinarazi zuen, Exxonen dokumentu ofizialetan aurkitutako informazioaren arabera, 124 erakundek ExxonMobileko funtsak onartu zituztela edo lankidetza estuan lan egin zutela modu horretan finantzatu zirenekin, eta "erakunde horiek klima-aldaketari buruzko jarrera edo ekintza-ildo sendoa hartzen dutela: Zientzia kontraesankorra dela, zientzialariak zatituta daudela, ingurumenaren aldekoak direla. Berotze globalari aurrea hartzeko ekintzak hartuko lituzkete, haiek arriskuan jarriko lukete ekonomia globala, Erakunde horien gustukoak ez diren ikerketen ondorioak edo emaitzak zabor zientzia deitzen dira[6]. "Informazio eta datuen erabilera selektiboa", cherry picking, Pacific Institute erakundeak abusu zientifiko nabarmeneko modu bat bezala identifikatu du, Pacific Institute ikerketa independenteak eta garapen, ingurumen eta segurtasunarekin lotutako politiken azterketak egiteko sortutako erakundea da[7].

2007ko abenduan, Christian Science Monitorrek adierazi zuen 2003az geroztik, eta bereziki Katrina urakanaren ondoren, George W. Bushen administrazioa saiatu dela modu zabalean kontrolatzen klimaren gaian espezializatutako zein zientzialarik hitz egin dezaketen kazetariekin, baita zientzialariek Kongresuaren aurrean klimaren zientziari eta lege iritzi klabeei buruz emandako testigantza editatzen ere[8]. Ekintzak atzeratzeak eta ezarritako adostasun zientifikoei buruzko ziurgabetasun-maila handitzeak oinarrizko hiru kategoriatan banatu dituzte beren taktikak: lehenik, arazo bat dagoela ukatzea; bigarrenik, arazoa ez dela eta onuragarria ere izan daitekeela argudiatzea; eta, saiakera horietan huts eginez gero, arazoa dela onartzea, baina berriz ere azpimarratzea ezin dela ezer egin...[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) December 1; Uncategorized, 2004. «Evolution or design debate heats up» Discovery Institute (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  2. Annas, George J.. (2006-05-25). «Intelligent Judging — Evolution in the Classroom and the Courtroom» New England Journal of Medicine 354 (21): 2277–2281.  doi:10.1056/NEJMlim055660. ISSN 0028-4793. PMID 16723620. (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  3. (Ingelesez) «Tobacco companies obstructed science, history professor says» medicalxpress.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  4. «Earth Island Institute: Earth Island Journal» web.archive.org 2012-03-20 (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  5. (Ingelesez) Vidal, John; editor, environment. (2005-06-08). «Revealed: how oil giant influenced Bush» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  6. (Ingelesez) Monbiot, George. (2006-09-19). «George Monbiot on climate change and Big Tobacco» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  7. (Ingelesez) «Our Priorities» Pacific Institute (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  8. «Study finds White House manipulation on climate science» Christian Science Monitor 2007-12-12 ISSN 0882-7729. (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).
  9. Krider, Dylan Otto. (2002-08-15). «Global Warming Is Good for You!» Houston Press (Noiz kontsultatua: 2019-12-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]