Zierbena Arraun Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zierbena Arraun Elkartea
Ezizena Galipoak
Sorrera 1976
Herria Euskal Herria Zierbena, Bizkaia
Lehendakaria Euskal Herria Jose Luis Herrerías
Entrenatzailea Galizia Juan Zunzunegui
Patroia(k) Espainia Borja Gómez
Euskal Herria Aitor Lazkano
Kolorea(k)      marroia
Trainerua      Zierbena
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
1 KAE Liga
2 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
5 Bizkaiko Txapelketa
2018: Kontxa 2.a
2018: Liga 3.a
Webgunea www.zierbena-arraun.com
Zierbenako arraunlariak Kontxako arranplan, 2016an.
Zierbena 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Zierbena Arraun Elkartea Bizkaia mendebaldean dagoen Zierbenako arraun elkartea da. Galipo ezizena dute.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larru koloreko elastikoa daramate eta Zierbena trainerua zuria da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arraun historia luzea duen herria da Zierbena, lehenengo garaipena 1882. urtean izan baitzuen Bilbon, Francisco Marquina patroi zuela. 1900.ean Portugaleten izandako garaipena ere jaso da.

Abrako estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean hiru garai bereiz daitezke galipoen historian. Lehenengoa 20.hamarkadaren inguruan, non Abra eta Portugaleteko estropadetan irabazle izan baitzen 1918, 1920, 1927 eta 1928 urteetan.

Sociedad Virgen del Puerto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren garaia 40. hamarkadaren bukaeran iritsi zen, Sociedad Virgen del Puerto izenarekin. 1949ko uztailean Zarauzko trainerilla estropada sonatuan lehenengo bi postuak eskuratu zituzten galipoek, baina Espainiako Trainerilla Txapelketan Castrok aurrea hartu zien ustekabean. Astebete beranduago Castro Urdialesen Campeonato del Cantábrico antolatu zen eta han zierbenarrak izan ziren nagusi. Bien arteko berdinketa apurtzeko Deuston estropada antolatu zen baina Castrokoek istripua izan zuten eta ezin izan zen jokatu. Trainerilletan izandako arrakastak Espainiako Traineru Txapelketan izan zuen jarraipena eta German Barquínek gidatutako ontziak Pedreña handiari irabazi zion. 1950eko Kontxako Banderarako Zierbenarrak ziren faborito, baina bizkaitarrei aurre egiteko Donostiako Esperanza traineruak inguruko herrietako arraunlariak hartu zituen eta Zierbena gainditu zuen.

Zierbena Arraun Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1976an herriko Sociedad de Remo San Román eta Sociedad de Remo Virgen del Puerto arraun taldeek bat egin zuzen gaur egungo elkartea osatzeko. Horrela beraz, garai on berri bat iritsi zen 80. hamarkadaren bukaeran. Jose Luis Kortaren eskutik Bizkaiko trainerurik onena izan zen eta Kantauri itsasoan Pasai Donibanek eta San Pedrok bakarrik gainditu zuten. 90. hamarkada ondo hasi bazuen ere 1993tik aurrera ez zuen emaitza handirik izan. Behin baino ez zen sailkatu Euskal Ligan, 1998an, eta orduan ere azkena gelditu zen.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

TKE Liga sortu denetik KAE Ligako goiko postuetan aritu da. Hirugarrena izan zen 2004 eta 2005ean eta 2011ean bigarrena izan zen. Play-offak jokatu eta TKE Ligara igotzea lortu zuen.

Patxi Frances entrenatzaile zuen traineruak urte bakarra egin zuen TKE Liga nagusian baina 2013an berriz igotzeko helburua izanik KAE Liga irabazi zuen eta hainbat bandera ere eskuratu zituen. Play-offetan mailaz igotzea lortu zuen estropada biak irabaziz. Arraunlariek eskatuta ordea irailaren bukaeran Patxi Frances egotzia izan zen entrenatzaile kargutik.

2014an denboraldi bikaina osatu zuen, TKE Ligan zortzigarren egin zuen eta Vicente Carpintero patroirik onena izendatu zuten. 2015ean motelago ibili zen baina arazorik gabe lortu du 10. postua. 2016 urtea bikain hasi zuen batel eta trainerilletan Espainiako txapeldun izan baitzen. Trainerutan ordea ez zuen maila bera eman eta TKE Liga 9. postuan amaitu zuen. Dena dela 23 urteren ondoren Kontxako banderarako sailkatu zen eta seigarren postua eskuratu zuen. 2017an berriz ere batel eta trainerilletan nagusi izan zen eta Aresen TKE Ligako bandera bat irabaztea lortu zuen.

2018an ere aurredenboraldian bikain ibiltzeaz gain batel eta trainerilletan Espainiako txapelduna izan da. TKE Ligan ere hasieratik ohorezko txandan izan da eta 69 urteren ondoren Espainiako Traineru Txapelketa irabazi du. Kontxako Banderan ere bikain aritu da eta 90 ehuneneko eskasengatik bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontxako Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0):
  • Bigarrena (2): 1950, 2018.
  • Hirugarrena (1): 1990.
  • Sailkapen estropadako irabazlea (0)
  • Sailkatua (12): 1981, 1982, 1987, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 2016, 2017 eta 2018.

TKE Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (0)
  • Hirugarrena (1): 2018.
  • TKE Ligan (5): 2012, 2014, 2015, 2016, 2017.
  • Irabazitako estropadak (2018 barne): 2
  • Patroirik onena (1): 2014 (Vicente Carpintero)
  • KAE 1 maila (1): 2013.
  • Euskal Liga (0): Hamabigarren 1998an.

Espainiako Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1949 eta 2018.
  • Bigarrena (2): 1988 eta 1989.

Euskadiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko Traineru Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (5): 1969, 1970, 1988, 1990 eta 1991.
  • Bigarrena (5): 1971, 1983, 1984, 1989 eta 1993.

Estropada zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro modernoko estropadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handiak Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 1990 eta 1991an.
El Corte Ingles Bandera (0): bigarren 1989an.
* Bizkaitarren Promozio Bandera (4): 1983, 1987, 1988, 1993
Etxekoa Petronor Bandera (2): 2010, 2013.
Bizkaian Lekeitio-Ondarroa Trabesia (2): 1987, 1988.
Bermeoko Bandera (3): 1988, 1989, 1990.
Plentziako Bandera (2): 1989, 2011.
Elantxobeko Bandera (2): 1990, 2013.
Getxoko Bandera (1): 1990.
Isuntzaren Bandera (1): 2011.
Lekeitioko Bandera (1): 2013.
Santurtziko Bandera (1): 2013.
Bilba Memoriala (Deustu) (2): 1995, 2015.
Julián Enrique Memoriala (1): 2018.
Ondarroako Bandera (1): 2018.
Gipuzkoan Orioko Bandera (1): 1990.
Bisiguaren Eguna (Orio) (1): 2013.
Zarauzko Promozio Bandera (1): 2013.
Kantabrian Castro Urdialesko Bandera (1): 1990.
Marina de Cudeyoko Bandera (1): 1987.
Camargoko Bandera (3): 1988, 1991, 2013.
Santanderko Bandera (3): 1990, 1992, 2004.
Kantabriako Diputazioaren Bandera (1): 1990.
Pontejosko Bandera (1): 2003.
Ría del Asón Bandera (1): 2003.
Asturiasen Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1990.
Galizan El Corte Inglés Bandera (Vigo) (1): 1990.
Teresa Herrera Bandera (1): 1990.
Concello de Ares (1): 2017.
Besterik Errioxako Bandera (1): 2010.

Trainerillak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Batelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beteranoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Liga Kontxa
2003 Federazio Liga, 10.a -
2004 Federazio Liga, 3.a -
2005 Federazio Liga, 3.a -
2006 KAE 1 Liga, 8.a -
2007 KAE 1 Liga, 9.a -
2008 KAE 1 Liga, 11.a -
2009 KAE 1 Liga, 8.a -
2010 KAE 1 Liga, 4.a -
2011 KAE 1 Liga, 2.a -
2012 TKE Liga, 12.a -
2013 KAE 1 Liga, 1.a -
2014 TKE Liga, 8.a -
2015 TKE Liga, 10.a -
2016 TKE Liga, 9.a 6.a
2017 TKE Liga, 5.a 6.a
2018 TKE Liga, 3.a 2.a

Petronor Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zierbenak Petronor Bandera antolatu izan du 1984tik aurrera. San Pedro da garaile nagusia, 9 aldiz irabazi baitu. 2012an TKE Liga ireki duen estropada izan da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]