Edukira joan

Zigilu idazkera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zigilu txikiko idazkera , Qin dinastiakoa

Zigilu idazkera Txinan Zhou dinastiaren eta Udaberri eta Udazkenen garaian garatu zen, K.a. lehen milurtean. Eta hurrengo dinastian, Qin delakoan, hedatu zen batik bat.

Qin dinastiaren garaian, idazteko materialaren eta funtzioaren arabera idazkera-estilo desberdinak erabiltzen ziren: zigilu-idazkera helburu eta inskripzio ofizialetarako garatu zen, zigiluetan erabiltzen zelako izen horrekin ezaguna, eta beste idazkera bat (kantzeleriaren idazkera) garatu zen banbu edo egurrezko oholetan beste idazki batzuentzat.

Qín Shi Huang enperadorearen agintadian (K.a. 247–210), zigilu-idazkera estandarizatu zen. Geroago (ziurrenik Hàn dinastiaz geroztik) Qin seal zigiluen estandar honi "zigilu handiko idazkera" deitu izan zaio ( dàzhuàn大篆). Aldaerak eta aurrekariak, eskualdeen arabera ere desberdin garatuak natzuetan, "zigilu txikiko idazkera" gisa dira ezagunak ( xiozhuàn小篆).[1]

Idazkera mota hauek txinatar idazkera modernoaren aurrekariak dira.

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan erabili ziren piktograma olinpikoak idazkera honen ikonografian oinarritu ziren.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Qiu, Xi gui. (2000). Chinese writing. Society for the study of Early China ISBN 978-1-55729-071-7. (kontsulta data: 2024-09-08).
  2. (Ingelesez) Info, Pinyin. (2006-08-08). Beijing Olympics to use icons modeled after seal script | Pinyin News. (kontsulta data: 2024-09-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]