Zigor-txartel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Txartel gorria eskubaloi partida batean

Zigor-txartela hainbat kiroletan kirolariak abisatzeko, errieta egiteko edota zigortzeko erabiltzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kenneth Aston arbitro britainiarrari Ingalaterra eta Argentinaren arteko partida nahasia epaitzea egokitu zitzaion 1966ko Munduko Futbol Txapelketan. Partida amaitu eta, etxean zegoenez –txapelketa Ingalaterran jokatu zen–, bere autoa gidatuz irten zen epailea estadiotik. Semaforo batean gelditu zenean, semaforoen kodea futbolari ere aplika zekiokeela bururatu zitzaion[1].

Hau da, kolore horia ez zen nahikoa izango arau-hauslea egozteko, eta jokalaria ohartarazita geratuko zen; semaforo gorriak autoen ibilia geldiarazten duen moduan, txartel gorriak arau-hauslearen jokoa etengo zuen, eta zelaitik egotziko zuten berehala[1].

Handik gutxira ideia FIFAra helarazi zuen, eta federazioak hurrengo Munduko Kopan jarri zuen martxan Astonen txartel sistema. Txartel hori eta gorriak 1970eko Mexikoko Kopan erabili zituzten lehenengoz[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]