Zihara Enbeita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zihara Enbeita

Bizitza
JaiotzaGernika-Lumo1976ko abuztuaren 25a (47 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaJon Enbeita
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta bertsolaria
Enplegatzailea(k)Udako Euskal Unibertsitatea
Bizkaia Irratia
Argia
EITB
Berria
Bertsolari (aldizkaria)
KidetzaEuskal Herriko Bertsozale Elkartea
Udako Euskal Unibertsitatea

Zihara Enbeita Gardoki (Gernika-Lumo, 1976ko abuztuaren 25a) bertsolaria, gai-jartzaile, bertso-eskolako irakaslea[1] eta kazetaria.

Txikitan Jon Lopategik gidatutako bertso-eskolan eta Muxikako Garriko bertso-eskolan aritu zen. Hainbat bertso saio eta txapelketatan partu hartu zuen 1988tik 1998ra arte,[2][3] Gai-jartzailea eta bertso-eskolako irakaslea izan da, eta bertsolaritzaz ere idatzi du bere kazetari lanean.[4]

« Lopategiren eragina ez da mugatzen oholtza gainean dabiltzan bertsolarietara. Bertsolaritza ez da bakarrik bertsotan egitea. Batzuk ez gara bat-batean aritu eskolartekotik harago, baina ahozkotasuna landu dugu, idatzi egiten dugu, kazetaritzan aritzen gara. »

Zihara Enbeita[5]

Kazetari aritu izan da Bertsolari aldizkarian,[1] Bizkaia Irratian esatari (2003-2004), Argian (2007-2011),[6] Berrian (100 baino gehiago dira idatzi zituen kolaborazioak 2013tik 2016ra bitarte Larrepetit izeneko atalean),[7] EiTBko Azpimarra saioko kolaboratzailea (2015-2016), eta UEUko hasieran prentsa-bulegoan (2001-2005) eta 2016tik komunikazio-taldean.[8]

Lagundu nire kabuz egiten webgunea sortu zuen ikuspuntu pedagogikotik umeen garapenerako beharrezko ez den edozein laguntza murrizte aldera, umeentzako traba delakoan. Hainbat pedagogoren iritzia bildu du horretan. Ideia nagusia da seme-alabek, esaten ez badigute ere, etengabe hau eskatzen digutela "lagundu egidazu nire kabuz egiten".[9][10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Zihara Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  2. «Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (6. 1998)» BDB Bertsolaritzaren datu-basea (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  3. Zihara Enbeitaren zenbait bertso (18). (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  4. Berasategi Otamendi, Gorka. (2019-02-08). «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  5. Berasategi Otamendi, Gorka. (2019-02-08). «Jon Lopategi bertsolaria hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  6. «Argiako egilea: Zihara Enbeita» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  7. Berria.eus. «Zihara Enbeita | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  8. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2019-02-09).
  9. «Lagundu nire kabuz egiten» Scoop.it (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).
  10. Enbeita, Zihara. (2013). «Lagundu nire kabuz egiten» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]