Zilarrezko domina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Zilarrezko domina zenbait kirol lehiaketetan (ohi atletismoan, baina baita beste kirol batzuetan ere, batez ere kirol horietako nazioarteko txapelketetan) txapeldunordeak jasotzen duen domina da. Olinpiar Jokoak dira lehiaketa horietako bat.

Lehen eta hirugarren postuan amaitzen dutenek, hurrenez hurren, urrezko domina eta brontzezko domina jasotzen dute.

Aro Modernoko lehen Olinpiar Jokoetan txapeldunak zilarrezko domina eta txapeldunordeak brontzezkoa jasotzen zuen.