Zilizia[1] (grekoz, Κιλικία) antzinateko eskualde bat da, askotan unitate administratiboa izan zena, Asia Txikiko hegoaldeko kostan (gaur egungo Turkian) kokatua. Egun, Turkiako Adana probintziaren barnean dago.
Muga hauek ditu: Taurus mendikatea iparraldean eta mendebaldean, Antitaurus mendikatea mendebaldean eta Mediterraneo itsasoa hegoaldean. Hiri nagusiak: Adana, Mersin, Tarso, Issos. Biztanle gutxi ditu gaur egun. Bi eskualde guztiz desberdinak bereizten dira: ekialde menditsua eta mendebalde laua. Egun, garia, kotoia eta azukre-kanabera dira nekazaritza gai nagusiak. Mea-ekoizpenak (zinka, beruna, kromo&). Petrolio-ustiaketa. Adanak industria indartsua du (zementua, ehungintza, tabakoa, elikagaiak).
K.a. XIII. mendean hititak jabetu ziren Ziliziaz. K.a. X. mendean mizenastarkolonoak kokatu ziren bertan. Gero, asiriarren, persiarren, mazedoniarren eta seleukotarren mende izan zen. K.a. I. mendeaz gero, erromatarrek hiri ugari eraiki zuten. Bizantzioren mendetik arabiarren eskuetara pasa zen (VIII. mendea). Armeniarrek erresuma bat sortu zuten eskualdean XI. mendearen amaieran. 1375ean Egiptoko mamelukoek beretu zuten, eta 1575ean otomandarrek. 1919an frantsesek eskuratu zuten, eta 1921ean Turkiari itzuli zioten.