Zim (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Zim
Jatorria
Sorrera-urtea2005
Azken bertsioa0.75.2
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa, errusiera eta eleaniztuna
Programazio-lengoaiaPython
Irakur dezakeLinux, Microsoft Windows eta macOS
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai
zim-wiki.org
Iturri-kodeahttps://github.com/jaap-karssenberg/zim-desktop-wiki

Zim edo Zim wiki lokalean gordetako wiki-orrien bilduma gordetzeko diseinatutako testu editorea da. Orri bakoitzak eduki dezake formatu sinpleko testuaz gain: beste orriekiko estekak, Interneteko estekak, lokaleko dokumentuekiko estekak eta irudiak.

Oinarrizko tresnaz gain pluginen bidez erantsi daitezke ekuazio editorea, taulak, zuzentzaile ortografikoa...

Wiki-orriak .txt testu lauko fitxategietan eta karpetetan gordetzen dira wiki formatuan.

Zim aplikazioa Python lengoaian idatzita dago eta GTK+ libreriak erabiltzen ditu. GNU General Public License (GPL) software libreko lizentzia du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horra ezaugarri interesgarri batzuk:

  • Testua wiki testu prozesadore arinean formaturik gabeko testu lau bezala gordetzen da, .txt luzapenarekin, baina editatzeko eta ikusteko formatu aberatsaren ezaugarri batzuk ditu: letra lodiekin, letra etzana, nabarmendua, azpimarratua, tituluak, ezabatze marra horizontala, buletak, numerazioa, estekak, taulak...
  • Eduki multimedia: irudiak, fitxategi erantsiak, egutegia...
  • Beste orriekiko estekak.
  • Aplikazioa orriak automatikoki gordetzen ditu karaktere bakoitzean.
  • Etiketatze sistema du.
  • Zereginen zerrenda kalifikatua, ataza garrantzitsuenak-eta nabarmentzeko.
  • Esportatzen ahal da hainbat formatutara: HTML, diapositiba aurkezpen, Markdown, RST[1], LaTeX formatura...

Pluginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zimen ezaugarriei funtzionalitate gehiago erantsi diezaioke pluginen bidez:

  • Ekuazio editorea (LaTex eta dvipng bidez),
  • Plotak (GNU R edo Gnuplot bidez),
  • Zuzenketa ortografikoa (euskaraz),
  • Zereginen kudeaketa,
  • Taula editorea,
  • Egunkaria,
  • Interneteko nabigatzailearen bidez inprimatzeko aukera,
  • eta beste hainbat.

Eskuragarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zim instala daiteke hainbat Linux banaketatan, macOS sistema eragilean eta Windowsen.[2]

Androiderako bertsiorik ez du une honetan.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zim euskarazko interfazearekin erabil daiteke Linux sistema eragilea darabilten hainbat banaketarekin. Windows sistemarekin oraingoz ez.[3]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «reStructuredText» docutils.sourceforge.io 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. «Zim - a desktop wiki» www.zim-wiki.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. «Zim - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]