Zimitz marradun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zimitz marradun
Graphosoma lineatum Ulia2019 01.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaHemiptera
FamiliaPentatomidae
GeneroaGraphosoma
Espeziea Graphosoma lineatum
Linnaeus, 1758

Zimitz marraduna (Graphosoma lineatum) pentatomidoen familiako hemiptero bat da. Batez ere Europa erdialdean eta hegoaldean bizi da, non ekainetik urrira 2000 metro baino altuera gutxiagoko leku eguzkitsuetan aurkituko dugun.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8-12 mm arteko luzera lor dezake. Gorputza biribila da, ezkutu handi batekin. Gorputzaren goiko aldea kolorea gorri distiratsukoa izan ohi da, sei marra beltz paralelo luzeekin. Antenak beltzak dira. Sabelaren alboak ere gorriak dira, puntu beltz txikiekin. Hankak beltzak edo gorriak izan daitezke, azpiespeziearen arabera. Ninfek ez dute marra gorri-beltzen eredua, gehienak marroiak edo grisak dira.

Emeak hostoen behealdean paketeetan jartzen ditu arrautzak. Larbak ateratzen direnean amak denbora labur batez zaintzen ditu. Kume jaioberriek 5 aldiz (edo gutxiago) berrituko du oskola sexualki helduak izan arte. Sexu dimorfismoa ez da existitzen.[1]

Asterazeoen eta apiazoen infloreszentzietan taldeka aurkitu ohi dira, horien izerdiaz elikatuz. Gure mendietan mandaperrexiletan (Daucus carota) ikusi ahal da batik bat.

Dituen kolore aposematiko berezi horiek zapore nazkagarria duela jakinarazten diote balizko harrapariari: “Zapore txarreko intsektua nauk/n, jaten banauk/n bihotzerrea izango duk/n”. Estrategia hori espezie horren mesedetan garatutako kontua da, harrapari gazteek banaka batzuk jango dituzten arren... Banako batzuen sakrifizioa gainerakoak babestuko ditu. Beste intsektu batzuek ere erabiltzen dute estrategia hori (kolore aposematikoa): marigorringoek, liztor espezie ugarik...[2]

Gainera, arriskuan sentitzen denean, likido kirasdun bat isuritzen du disuasio moduan.[3]

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbait autorek G. lineatum eta G. italicum bi espezie desberdin gisa jotzen dituzte, beste batzuek azpiespezie gisa tratatzen dituzte geografiaren arabera: G. lineatum, hanka laranjak aurkezten ditu, Italiako hegoaldean dago (Sardinian ere) Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean. Bestalde G. italicumek hanka beltzak ditu eta Europa erdialdean eta iparraldean dago (Ribes et al., 2008; Dusoulier eta Lupoli, 2006).

  • Graphosoma lineatum italicum (OF Müller, 1766) - Hanka beltzak, hirugarren tibia izan ezik.
  • Graphosoma lineatum lineatum (Linnaeus, 1758) - Antzekoa da, baina hanka gorriak ditu. Bere kolorea laranjekin alderatuta izaten da.

Antzeko espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Graphosoma semipunctatum (Fabricius, 1775) . Hankak laranja, protoraxa marra gorriz eta beltzez osatuta dago, gune batean izan ezik non marra beltzen ordez puntu beltzak dituen. Mediterraneoko arroan dago.
  • Horosistema de melanoxanthum grafosoma , 1903 . Errusia, Turkia eta Iran hegoaldean aurkitu daiteke.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

G. lineatum italicum ohikoa da Europako toki gehienetan, baina G. lineatum lineatum Afrika iparraldean, Frantzia hegoaldean, Korsikan, Iberiar penintsulan, Italia hegoaldean, Sardinian eta Ekialde Hurbilean aurki daiteke.

Euskarazko izen ugari[2][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izen mordoa dauka: euskara batuan “zimitza” nagusitu da, bizkaieraz “imutxa/imitxa” eta iparraldeko euskaldunen artean “purnasa”. Beste hainbat izen -aldaera- ere badauzka: imitxa, imintxa, tximintx, tximitx, tximutz, zimintz, zumitz, txintxe...

J.A. Mogelek 1802 urte inguruan idatzitako Peru Abarka eleberri txukunean etimologia bitxi hau eman zuen: "Tximitxa edo imitxia esaten da tximurtxi, edo imurtxi egiten dabelako".

Deriotarren Gaitzizena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguruko herrietako biztanleen arabera derioztarrak tximutxak (zimitzak) dira, lezamarrak zorriak diren bezala eta larrabetzuarrak akerrak.

Derioko euskara elkarteak izen hori dauka: Tximintx euskara elkartea.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.xtec.cat/~jbarber1/Galeria/Xinxes/Graphosoma%20lineatum.htm
  2. a b «Zimitza, mamorro zapal hori» Euskara eta natura, paisaiaren bi alderdi 2009-07-13 . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.
  3. Océn, Manu. (2010-12-31). «SERANTES NATURA: Chinche rayada» SERANTES NATURA . Noiz kontsultatua: 2019-08-02.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]