Zinaida Portnova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zinaida Portnova

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1926ko otsailaren 20a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaPolotsk1944ko urtarrilaren 15a (17 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa eta partisanoa
Jasotako sariak
KidetzaBelarusian resistance movement (en) Itzuli
Komsomol
Young Pioneer Organization of the Soviet Union (en) Itzuli
Q4534690 Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEkialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Zinaida Martynovna Portnova[1] (errusieraz: Зинаида Мартыновна Портнова; 1926ko otsailaren 20a - 1944ko urtarrilaren 15a), Zina Portnova moduan ezaguna, sobietar partisano bat izan zen. Ehun nazi baino gehiago pozoitu zituelako da ezaguna, Sobietar Batasuneko Heroi izendatu zuten hil ondoren.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portnova Leningradon jaio zen 1926ko otsailaren 20an, langile klaseko familia bielorrusiar batean. Bere aitak Kirov fabrikan lan egiten zuen. 1941ean, Leningradoko 385 eskolan zazpigarren mailako ikaslea zela, bere amonaren etxera joan zen Vitebsk aldera. Handik gutxira, Alemania naziak Sobietar Batasuna inbaditu zuen. Tropa naziekin izandako gertaera batek (bere amona jo zuten ganadua konfiskatzen ari zirenean) alemaniarrekiko bere gorrotoa piztu zuen.[3]

1942an Portnova Bielorrusiako erresistentzia mugimenduan sartu zen, klandestinitatean bere zonaldeko Komsomol gazte erakundeko taldean afiliatuz Obol-en (Vitebsk), "Gazte Mendekatzaileak" izena zuen talde honek.

Bielorrusia okupatuan panfletoak banatzen aritu zen, sobietar soldaduentzako armak bildu eta ezkutatzen eta alemaniar tropen mugimenduei buruz informatzen. Armak eta lehergailuak erabiltzen ikasi ondoren, Portnovak hornigailu, zentral elektriko eta adreilu fabrika baten aurkako sabotaje ekintzetan parte hartu zuen. Ekintza horien ondorioz 100 soldadu alemaniar baino gehiago hil zirela uste da.[4]

1943an, Portnova Óboleko sukaldari laguntzaile bezala kontratatua izan zen. Abuztuan, han zeuden nazientzako ziren elikagaiak pozoitu zituen. Susmagarritzat hartu zuten, berak errugabea zela esan zuen eta janariaren zati bat jan zuen nazien aurrean, pozoirik ez zuela erakusteko. Berehala gaixotu ez zenez, askatu egin zuten. Hala ere, ondoren, gonbito gogorrekin gaixotu zen, baina, azkenean sendatu egin zen, esne-gazur pila bat edan ondoren. Lanera itzuli ez zenez, alemaniarrak erruduna zela konturatu ziren eta haren bila abiatu ziren. Hauek aurki ez zezaten, Portnova esploratzaile bezala sartu zen Kliment Voroxiloven izena zeraman partisanoen unitate batean. 1943ko urrian Komsomol-eko kide egin zen.[5]

1943ko abenduan edo 1944ko urtarrilean Portnova Obol-era bidali zuten berriz ere, goarnizioan infiltratzeko, "Gazte Mendekatzaileen" azken porroten arrazoiak aurkitzeko eta, gainontzeko kideak aurkitu eta harremanetan jartzeko.[4] Baina berehala harrapatu zuten. Bere ihesari buruzko bertsio ezberdinak daude. Informe batek dio, Gestapok Goriany herrian egindako galdeketa batean, ikertzaileak mahai gainean utzitako pistola hartu eta hil egin zuela. Tiroak entzun ondoren, bi soldadu alemariar gelara sartu ziren eta Portnovak berriz ere tiro egin zuen. Ondoren, eremutik ihes egiten saiatu zen eta basorantz korrika joan zen, han ibai ertz batetik gertu harrapatu zuten.[2]

Beste bertsio baten arabera, Gestapoko galdetzaileak, amorruzko momentu batean, bere pistola mahaira bota zuela, Portnovari tiro egingo ziola mehatxu egin ondoren. Honek, pistola hartu eta tiro egiteko aprobetxatu zuen. Gelatik ihes egin zuen, guardia bati tiro egin zion korridorean, eta gero beste bati patioan. Baina kalerako bidea blokeatzen zion guardia bati tiro egiten saiatu zenean, armak huts egin zuen eta harrapatu egin zuten.[4]

Portnova torturatua izan zen, ziuraski informazioa lortzeko. Ondoren, baso batera eraman zuten eta bertan hil zuten[2], edo torturatzerakoan hil zen[4],

1944ko urtarrilaren 15ean.

Legatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Heroi izendatu zuzten 1958ko uztailak 1ean. Leninen ordena ere jaso zuen. 1969an, Vitebsk eskualdeko Zuia herriak plaka oroigarri batekin omendu zuen. Pionero Gazteen talde askok bere izena hartu zuten, omenaldi moduan.

Eskola talde askok ere bere izena daramate, baita Komsomolaren Museoak ere, Polatsk eta Vitebsk arteko errepidean dagoena, eta San Petersburgoko eskola batek ere bai. Hari eskainitako bi monumentu daude, busto bat Minsken eta obelisko bat Obol-en.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 156. arauaː Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). .
  2. a b c Sakaida, Henry, 1951-. (2003). Heroines of the Soviet Union 1941-45. Osprey ISBN 1-84176-598-8. PMC 51779412. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  3. (Gaztelaniaz) toryu. «Zinaida Portnova» La Segunda Guerra (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  4. a b c d «Годы и память» web.archive.org 2012-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  5. «Портнова Зинаида Мартыновна» www.warheroes.ru (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).