Zinedine Zidane

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zinedine Zidane
Zinedine Zidane
Zidane 2013an
Datu pertsonalak
Izen osoa Zinedine Yazid Zidane[1][2]
Ezizena Zizou
Jaio 1972ko ekainaren 23a (44 urte)
Marseilla (Frantzia)
Posizioa erdilaria
Garaiera 1,85 m
Oraingo taldea Real Madrid (entrenatzailea)
Futbolari ibilbidea
Urteak Taldea Part. (golak)
1989–1992
1992–1996
1996–2001
2001–2006
Cannes
Bordeaux
Juventus
Real Madrid
61 (6)
139 (28)
151 (24)
155 (37)
Entrenatzaile ibilbidea
Urteak Taldea
2014–2016
2016–
Real Madrid Castilla
Real Madrid

Zinedine Yazid Zidane (zinedin zidan ahoskatua, Marseilla, 1972ko ekainaren 23a), ainitz alditan Zizou izendatua, frantziar futbolari ohi eta entrenatzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marseillan «La Castellane» auzoan hazi zen eta aita aljeriar jatorrikoa du. Frantziako lehenengo mailan 1989an egin zuen debuta. Handik hiru urtera Bordeleko Girondins taldean hartu zuten. Hala, gorantz hasi zen bere teknika paregabeari esker. 1994an final erdira iritsi zen Europako txapelketan eta urte horretan bertan Frantziako selekzioan hasi zen jokatzen. Bordeleko taldean egin zuen azken denboraldian UEFAko Kopako finala galdu zuen Munich-eko Bayern taldearen kontra. Hala ere, talde horretan egin zuen lanari esker mundu osoan egin zen ospetsu. 1996an Turin-eko Juventus taldera aldatu zen. 1996an Kontinente arteko Kopa eta Europako Superkopa irabazi zituen, eta 1997an eta 1998an Italiako txapelketa. 1998ko Munduko Kopan Frantziako taldeko kapitain izan zen. 1998an Europako jokalari onenenari ematen zaion urrezko baloia eman zioten, eta Frantziako taldeko jokalari nagusietako bat izan zen Euro 2000. txapelketan. Frantziako taldearekin jokatu dituen 59 partidatan 16 gol sartu ditu.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelketak : 506 partida, 95 gol
  • Europako kopa : 117 partida, 23 gol
  • Frantziako kopa: 52 partida, 7 gol
  • Frantziako selekzioan: 108 partida, 31 gol

Guztira : 794 partida, 156 gol edo estatistikan 0,19 gol/partida

Frantziako selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klubean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zinedine Zidane Aldatu lotura Wikidatan