Ziprofloxazino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ziprofloxazino
Ciprofloxazin.svg
Datu klinikoak
Legezko egoera
?
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 85721-33-1
ATC kodea ?
ChEBI CHEBI:100241
Datu kimikoak
Formula C₁₇H₁₈FN₃O₃
Masa mol. 331,133 u

Ziprofloxazino kinolonen (fluorokinolonen) familiako antibiotiko sintetikoa da. Espektro zabaleko antibiotikoa da, hots, bakterio oso desberdinen aurka jarduten du. 1987an merkaturatu zen.

Bakterioen DNAren erreplikazioa eragozten du antibiotiko honek, prozesu horretan parte hartzen duten hainbat entzima inaktibatzen dituelako.

Espektro zabaleko antibiotikoa izanik, infekzio ugari tratatzeko erabiltzen da ziprofloxazinoa: hezurretako eta artikulazioetako infekzioak, sabel barrukoak, arnas-aparatukoak, azalekoak, gernu-traktukoak, beherakoak, sukar tifoidea eta otitis, besteak beste [1]. Antibiotiko honekiko sentikorrak diren bakterioen artean hauek aipa daitezke:

Ahi bidetik, zain barneko bidetik, begietarako edo belarrietarako tanta eran edo era topikoan har daiteke ziprofloxazinoa

Antibiotiko honen ingestioak ekar ditzakeen albo-ondorio ohikoenak asaldura gastrointestinalak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ciprofloxacin The American Society of Health-System Pharmacists