Edukira joan

Zipser alemaniar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaZipser alemaniar
Motaetnia, geographical distribution of German speakers (en) Itzuli eta national minority (en) Itzuli
HizkuntzaZipser German (en) Itzuli
EponimoaSpiš
Geografia
EstatuaErrumania eta Eslovakia

Zipser alemaniarrak, Zipser saxoiak edo, eskuarki, Zipser (alemanez: Zipser[1] edo Zipser Deutsche, errumanieraz: Țipțeri, hungarieraz: Cipszer, Cipszerek, edo Szepességi szászok, eslovakieraz: Spišskí Nemci) Erdialdeko eta Ekialdeko Europa talde azpietnikoa da, alemaniar diasporaren parte eta gutxiengo nazionala Eslovakian zein Errumanian (Zipser alemaniar kokaguneak ere badaude Transkarpatiako oblastean, Rutenia Transkarpatikoko eskualde historikoan, egungo Ukraina mendebaldean).[2] Sudeteetako alemaniarrekin (alemanez: Sudetendeutsche) batera, Zipser alemaniarrak Txekoslovakia zaharreko bi talde etniko garrantzitsuenetako bat izan ziren. Hungaria Garaiko (gaur egun ia osorik Eslovakian) Szepes konderrian (alemanez: Zips, eslovakieraz: Spiš) garatu zen zipser aleman dialektoa. Eskualde hori erdialdeko Alemaniako jendeak kolonizatu zuen XIII. mendearen hasieran.[3]

Gutxienez XVIII. mendetik aurrera, talde etniko horretako kide askok Bukovinako hegoaldera (Bukovinako alemaniarrak)[4][5][6], Maramureșera (Errumaniako alemaniarren zati bat) eta Transilvaniara (Transilvaniako saxoiak)[7] emigratu ziren. Eslovakiako Zipser alemaniarrak Karpatoetako alemaniarren talde nagusian sartzen dira. Rudolf Schuster Eslovakiako presidente ohia Zipser alemaniarra da hein batean.[8]

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Eslovakiako Zipser alemaniar gehienek beren ondasunen konfiskazioa jasan eta beren jaioterritik kanporatu zituzten. Chmeľnica (Hopgarten) herrian oraindik ere germanohiztun komunitate batdago (bertako dialektoa Outzäpsersch da, alemanez Altzipserisch, "zipser zaharra").[9] Beste batzuk, berriz, Errumanian bizi dira, non, herrialdeko beste germaniarhiztun batzuekin batera, Errumaniako Alemaniarren Foro Demokratikoak (FDGR/DFDR) ordezkatzen ditu. Gaur egungo Suceava konderrian, Iacobeni (Jakobeny), Cârlibaba (Mariensee/Ludwigsdorf) eta Fundu Moldovei (Louisenthal) udalerrietan besteak beste, zipser alemaniar kopuru esanguratsu bat bizi da.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Alemanez) Democratic Forum of Germans in Romania, Oberwischau/Vișeu de Sus branch. Demokratisches Forum der Deutschen in Oberwischau. .
  2. (Ingelesez) Scridon Ioana, Oana-Ramona Ilovan. (2016ko martxoa). «Approaching the Other in the Zipser Community Identity Issues and Methodological Insights into Geographical Cross-Cultural Research» Transylvanian Review.
  3. Karl Julius Schröer, Die deutschen Mundarten des ungrischen Berglandes. 1864.
  4. Oskar Hadbawnik, Die Zipser in der Bukowina. 1968.
  5. I. Y. Yatsiuk, Тернопільський національний педагогічний університет ім. Володимира Гнатюка, Наукові записки. Серія “Філологічна”, УДК 81’282.4:811.112.2(477)
  6. Lexikalische Besonderheiten Deutscher Dialekte in Galizien- und der Bukowina. Honakoa dio: "Die Siedler in den ursprünglichen Bergwerksgemeinden im Südwesten der Bukowina sprachen Zipserisch und zwar Gründlerisch, wie es in der Unterzips gesprochen wurde. Dabei wurde [v] im Anlaut wie [b] ausgesprochen: Werke – berka, weh – be, Schwester – schbesta. Anlautendes [b] wurde zu [p]: Brot – prot, Brücke – prik.”
  7. Jacob Steigerwald, Tracing Romania's heterogeneous German minority. 1985
  8. Friedrich Gottas, Sachsen (Zips). Alpen-Adria, Klagenfurteko Unibertsitatea.
  9. Claus Stephani Zipser Mära und Kasska (1989). Honakoa dio: sprachen Oberösterreichisch, die anderen eine Gründler Mundart: Altzipserisch.
  10. Oskar Hadbawnik. Louisenthal. Bukovina Society, 2006.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.