Ziri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zura zatitzeko ziria

Ziria gai solidoan sartuz irekidura bat egiteko gai den material gogorrezko (zura, harria, metala...) gailu muturzorrotza da. Falka ere deitzen zaio, baina soilik metalezkoa bada. Indarra mailuz eragin ohi zaio; edota, ziria aizkora denean, kirtenaren bidez. Hiru helburu hauetarako erabiltzen da ziria: objektu bat bitan zatitzeko, objektu bat altxatzeko, edo objektu bati bere tokian eusteko. Burdinazko edo altzairuzko ziria da aizkora, eta ziriak dira harria edo zura pitzatzeko erabiltzen diren lanabesak. Ziriak dira, baita ere, ate azpian jartzen direnak, atea zabalik edukitzeko.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]