Ziritza

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ziritza (argipena)».
Ziritza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Ziritzako bandera

Ziritzako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Ciriza.svg Ciriza
Alkatea María Cristina Porrón Goñi
(Txapardia)
Posta kodea 31174
INE kodea 31075
Herritarra ziritzar
Kokapena
Koordenatuak 42° 47′ 26″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.790555555556°N,1.8266666666667°W / 42.790555555556; -1.8266666666667Koordenatuak: 42° 47′ 26″ N, 1° 49′ 36″ W / 42.790555555556°N,1.8266666666667°W / 42.790555555556; -1.8266666666667
Ziritza hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Ziritza
Ziritza
Ziritza (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 4,31 km2
Garaiera 463 metro
Distantzia 16 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 123 biztanle
% 45,8 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 54,2
Dentsitatea 28,54 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 61,04
Zahartze tasa[1] % 23,05
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 35,71
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 19,26 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 9,88 (2010)
Euskararen erabilera %  0,6 (2011)
Datu gehigarriak


Ziritza[2] Nafarroako erdialdean dagoen udalerri txikia da, Iruñerrian kokatutakoa. Iruñeko merindadeko herri honek 123 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 16 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñean inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren urrutiko ikuspegia.

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñeko merindadearen hego-mendebaldean eta Lizarrako merindadearekin mugan.

Ziritzak Etxaurirekin egiten du muga iparraldean eta ekialdean, Etxarri eta Zabaltzarekin hegoaldean, eta Gesalatz ibarrarekin mendebaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko jaurerria, Iruñeko katedralak eta San Joan Ospitaleko ordenak hainbat jabetza izan zituzten Ziritzan. 1388an Karlos III.a erregeak Beltran Enriquez Lakarrari eman zion Ziritzako petxaren gaineko eskubidea.

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andelos eta Argiñaritz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da. 1453an Vianako Karlosek jabetza guztiak bereganatu zituen berriro ere. 1630ean jaurerriaren jabea Juan Ziritza zen, Montehermosoko markesa. Ziritzaz gain Etxarriko jaurerriarekin jabe ere bazen. Herria alkate batek zuzentzen zuen, eta lege zibila betetzearen ardura zeukan. Elizako bikarioa Orreagako kabildoak izendatzen zuen.

XIX. mendearen erdialdera arte, Ziritza Etxauri ibarreko herria izan zen, nahiz eta Nafarroako beste jaurerriek baino autonomia handiagoa izan. Hasiera batean eginiko eraberritze administratiboan Otazuko auzoa izan bazen ere, 1846an udalerri independente bihurtu zen.

1850ean herriko eskolako maisuak 416 erreal jasotzen zituen urtero soldata moduan.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziritzako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %4,90 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu mistoan dago.[3]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Ziritza Iruñearekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Ziritzako alkatea Txapardia herri kandidaturako (CPT) kide bat izan da. 2007an Rafael Gorostidi Urnieta aukeratu zuten eta haren taldeak udaleko bost ordezkariak lortu zituen. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien %10,71) eta boto zuriak hamabi izan ziren (%11,00). Abstentzioa %48,15ekoa izan zen.

Ziritzako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Rafael Gorostidi Urnieta 31 Bai
Jose Maria Oñati Perez 28 Bai
Juan Carlos Asnaritz Untzu 26 Bai
Maria Isabel Sainz de la Higuera Garcia 22 Bai
Jose Javier Goia Aribe 13 Bai

2011n ere Txapardia izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; María Cristina Porrón Goñi hautatu zuten alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea XIX. mendean eraikitako elizatik gertu dagoen eraikuntza da. 1982an kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Eraikuntzak beheko solairua eta horren gainean harlankaitzezko lehen solairua dauzka. Antzina udaletxearen eraikinean eskola zegoen. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Ziritzako idazkaria Bidaurreta, Etxarri eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Migel kalea, 9

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 Fernando José Pérez Lastra Indep.
2007-2011 Rafael Gorostidi Urnieta Txapardia
2011-2015 María Cristina Porrón Goñi Txapardia

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziritzako jaiak irailaren 29an ospatzen dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Migel eliza, Erdi Aroko jatorria duen eraikina da. XVI. mendearen lehen erdian berreraiki zuten. Egiturak, nabe bakarra dauka, eta gurutzadura moduan osaturiko bi kapera txiki, eta poligono itxurako aurrealdea. XVII. mendeko erretaula nagusi erromanista du.

Aipagarriak dira baita ere Etxauriko talaiaren gainean den Ama Birjinako ermita, XVI. mendeko Cabo de Armeria jauregia eta XVIII. mendeko etxe armarridunak.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ziritza
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa