Zirkuitu adiabatiko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkuitu adiabatikoak energia kontserbatzeko "logika itzulgarria" erabiltzen duten potentzia elektriko txikiko zirkuituak dira. [1] Ohiko CMOS zirkuituak ez bezala (CMOS zirkuituek kommutazioetan energia xahutzen dute), zirkuitu adiabatikoek karga kontserbatzen saiatzen dira bi arau gako hauek jarraituz:

  1. Eremu-efektuko transistorerik ez piztea iturriaren eta hobiaren artean potentzial elektrikoa dagoen bitartean.
  2. Transistorerik ez itzaltzea korronte elektrikoa eroaten ari den bitartean.

Oraindik ikerketa prozesuan dabil. Gaur egun, helburu horiek lortzeko, transmisio-ateak eta erloju-seinale trapezoidalak erabiltzeko teknikaz baliatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Elektronika Artikulu hau elektronikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.