Zirrosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zirrosi

Liver Cirrhosis.png

Gibel osasuntsuaren eta zirrosidunaren alderaketa
Deskribapena
Mota gibel-gaixotasun
Espezialitatea digestio aparatuaren medikuntza
Arrazoia(k) alkoholismo
hepatitis
Sortzen du gibeleko minbizia
Azterketa medikoa gibeleko biopsia, odol-analisi, ekografia
ordenagailu bidezko tomografia axiala
Asoziazio genetikoa C6orf10 eta BTNL2
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak bumetanida, furosemida, azido etakriniko, torasemida eta sodio etakrinatoa
Identifikatzaileak
GNS-9 571
DiseasesDB 2729
MedlinePlus 000255
eMedicine 000255
MeSH D008103
PubMed DOID:5082

Zirrosia gibelaren fibrosia eta gutxiegitasuna dakarren gaixotasun kronikoa da. Gaixotasun honen garapena poliki ematen da hainbat hilabete edota urteetan zehar, fase goiztiarretan sintomarik ager ez daitekeen arren. “Zirrosi” terminoa grekerazko “kirrhós” hitzetik dator, zeinak “egora horixka” esan nahi duen, gibel gaixoak izan ohi duen kolore horixka-laranxkari erreferentzia eginez. René Laennec mediku frantsesa izan zen izen hori ezarri ziona (1819an, estetoskopioa deskribatu zuen lan berean).

Gizabanakoaren osasunarekiko gibel zirrosiak izan ditzakeen ondorioak gibelak alterazio histologikoez gain mantendu dezakeen funtzionaltasunaren menpekoak dira batez ere.

Sintomatologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixotasunaren garapena aurrera doan heinean, gibeleko ehun osasuntsua orbain ehunarekin ordezkatuz doa, kalteak areagotuz. Modu honetan, eriak hurrengo sintomak gara ditzake: nekea, ahultasuna, azkura, hantura beheko gorputz adarretan (belaunetik behera), ikterizia, ubeldurak pairatzeko erraztasuna, abdomenean jariakinak metatzeko joera edota armiarma baskularrak. Abdomeneko jariakin horiek bat-batean infektatzea, gibeleko entzefalopatia, hestegorriko edo sabeleko zainen dilatazioaren ondoriozko odol-galerak eta gibeleko minbizia, besteak beste, izango lirateke zirrosiari loturiko konplikazio batzuk[1].

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gibeleko zirrosiak hainbat kausa posible ditu; batzuetan, pertsona bakarrean hauetako hainbat aldi berean agertzea posible delarik. Mundu mailan, zirrosi kasuen %57a hepatitis B (%30) edo hepatitis C- arekin (%27) lotuta dago. Alkoholaren kontsumoa beste kausa nagusi bat da, kasuen %20 inguru.

  • Alkoholismoa. Zirrosi mota hau denbora luzean zehar alkohola gehiegikeriaz edaten duten gizabanakoen %10-20ak garatzen du. Alkoholetik azetaldehidoa sortzen da, erreaktiboa dena, eta honen eraginez, proteinen, gantzen eta karbohidratoen ohiko metabolismoa oztopatzen da, gibela kaltetuz[2]. Azetaldehidoaren agerpenak beste hainbat produktu erreaktiboren metaketa ere sustatzen du.
  • Sortzetiko gibeleko gaixotasun metabolikoak: Hemokromatosia (gibeleko burdin gainkarga -oso ohikoa-), Alfa-1-antitripsinaren gabezia (oso ezohikoa) eta Wilsonen gaixotasuna (gibeleko kupre gainkarga -oso ezohikoa-); edota hartutako gaixotasun metabolikoak, hala nola, diabetesari loturiko esteatohepatitis ez alkoholikoa edo dislipidemia.
  • B Hepatitis kronikoa. B hepatitisaren birusak edo B eta D hepatitis birusen infekzio mixto kronikoaren ondorioz sor daiteke. Hainbat hamarkadatan zehar luzatuz gero, hantura eta kalte honek zirrosia eragin dezakete. D hepatitisa, B hepatitisaren presentziaren menpekoa da, eta zirrosia azkartzen du koinfekzio bidez.
  • C Hepatitis kronikoa. Hepatitits C-aren birusak gibelaren hantura eta organoaren kaltea (aldakorra) eragiten du. Hainbat hamarkadatan zehar luzatuz gero, hantura eta kalte honek zirrosia eragin dezakete. Hepatitis C kronikoa duten gaixoen artean %20-30ak zirrosia garatuko du[3]. Hepatitis C-ak eta alkoholismoak eragindako zirrosiak dira gibel transplante baterako arrazoirik ohikoenak.
  • Hepatitis autoimmunea. Farmakoen edota beste kimiko hepatotoxiko batzuen eraginez sortutako gibel-toxikotasuna. Badaude haur eta nerabeetan zirrosi goiztiarra sorrarazten duten beste hainbat arrazoi arraroago ere.
  • Fibrosi kistikoa. Gorputz osoa kaltetu dezakeen gaixotasun hereditarioa da, ezintasun progresiboa eta heriotz goiztiarra eragiten duena.
  • Haurtzaroko zirrosi Indiarra: Jaioberrietan ematen den kolestasia (behazun bideen erabateko edo neurri bateko oztopoaren eraginez duodenora iristen den behazun fluxuaren gutxitzea), gibelean kuprea metatzearen ondorioz adierazgarria.
  • Galaktosemia: Gutxiegitasun entzimatiko baten ondoriozko gaixotasun hereditarioa da. Galaktosa monosakaridoa erabiltzeko ezintasuna erakusten dute eritasun hau pairatzen duten gizabanakoek, eta azukre bakun horren metaketa gertatzen da organismoan. Horren ondorioz, kalteak ematen dira gibelean eta nerbio sistema zentralean.
  • Jatorri inmunilogikodun behazun-zirrosi primarioa.
  • kolangitis esklerosatzaile primarioa

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirrosiaren diagnostikoa burutzeko modurik ohikoena gibel biopsia egitea da. Hala ere, biopsia ez da beharrezkoa laborategiko emaitzek, edota emaitz kliniko edo radiologikoek zirrosia adierazten badute. Honez gain, gibel biopsiak baditu konplikazio txiki baina esanguratsuak ere, teknika nahiko inbaditzailea baita,  eta zirrosiak berak predisposizio bat ezartzen du gibel biopsien konplikazioekiko.

Zirrosi laginaren mikrografia (tindaketa trikromikoa).

Prebentzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirrosiaren prebentziorako estrategiarik funtsezkoena gizarte-mailan alkohol kontsumoa murrizteko joera sustatzea da (prezioa igoz, osasun-kanpaina publikoen bidez, etab.). Hala ere, badaude eritasun hau prebenitzeko beste hainbat modu ere: hepatitis biralaren transmisioa ekiditeko kanpainak egitea, esaterako.

Oraindik gutxi ezagutzen da zirrosiaren garapenaren eta honek suposatzen dituen arriskuen inguruan. Ikerketek diotenez, kafearen kontsumoak zirrosiaren aurkako babesa eskeini ahalko luke, baina ez dago ziurtatuta.

Konplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirrosiak izatez tratamendu mediko espezifikorik ez duenez, itzulezina dela esan genezake. Hala ere, hau eratzen duten gaixotasunak tratatu daitezke, edota zirrosiak berak eragindako goian aipatutako konplikazioetan jardun, zeintzuk mediku batek bideratuak izan behar diren beti. Tratamendu etiologikoaren barruan alkoholaren kontsumoa kontrolatzea edo kentzea egongo lirateke.

Hau baliagarri ez balitz, zirrosiaren behin betiko tratamendua gibel transplantea izango litzateke. Bi urte baino gutxiago biziraungo dutela diagnostikatu zaien gizabanakoetan soilik burutzen da. Elikadura egokiaren edota sendagai/farmakoen terapiaren bidez zirrosiak kaltetutako errendimendu mentala hobe daiteke. Elikagaietatik eskuratutako proteinen maila gutxitzeak digestio hodian toxina gutxiago metatzen laguntzen du, eta laxante batzuk (hala nola, laktulosak) lagungarriak dira toxinen xurgapenerako (hesteetan hauen eliminazioa areagotzeko).

Tratamendu sintomatiko gisa diuretikoak dira aproposak.

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zirrosi Aldatu lotura Wikidatan