Edukira joan

Zirtze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zirtze
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BizitokiaEea
OgibideaAztia
Familia
AitaAeëtes (en) Itzuli eta Helios
AmaPerseis eta Hekate
Bikotekidea(k)Odiseo
Seme-alabakAgrius (en) Itzuli, Telegonus (en) Itzuli, Latino, Cassiphone (en) Itzuli eta Anteias (en) Itzuli
Anai-arrebakPasifae, Aeëtes (en) Itzuli eta Perses (en) Itzuli

Greziar mitologian, Zirtze[1] (grezieraz: Κίρκη, Kírkē, ahoskatuz: [kírkɛː])) Eea uhartean bizi zen jainkosa eta sorgin bat zen. Bere gurasoak Helios, Eguzkiaren titan aurreolinpikoa, eta Perseis ozeanidea ziren eta neba-arrebak Eetes eta Pasifae. Zirtzek bere etsaiak eta bera mintzen zutenak edabe magikoen bidez animalia bihurtzen zituen. Ospe handia zuen medikuntzan, sendabelarretan eta sorginkerietan zituen ezagutzengatik.

Giza arrazarekiko maitasun berezirik sentitu ez arren, Zirtze Odiseo heroiarekin maitemindu zen bere uhartera iritsi zenean. Eszila ninfa ederra itsas munstro beldurgarri bihurtzearen arduraduna ere bada. Virgilioren Eneidan (K.a. 70-19), Eneas uhartearen aurrean nabigatzen du gelditu gabe, Odiseoren gizonek hala aholkatu ziotelako.

Idazle klasikoek Zirtzeren uhartea Italiako mendebaldeko itsasertzean, Lazio hegoaldean dagoen Circeo lurmuturrean kokatzen zuten.[2]

Zirtze Homeroren Odisean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ulises, Zirtzeren jauregian. 1667an Wilhelm Schubert van Ehrenbergek margotua. Animaliak Carl Borromäus Andreas Ruthartek margotu zituen, geroago. Margolana Getty Centerren dago.

Homeroren Odisean, Zirtzeren jauregia irla erdiko baso bateko zabalgunean zegon harrizko eraikuntza da. Jauregiaren inguruan, lehoiak eta otsoak zebiltzan, baina benetan Zirtzeren magiaren biktimak besterik ez ziren. Ez ziren arriskutsuak eta ezezagun guztiak lausengatzen zituen. Zirtzek ehungailu batean pasatzen zuen denbora. Ulises Eea irlara iritsi zenean, itsasontzitik tripulazio erdia jaisteko agindu zuen, eta bera itsasontzian geratu zen gainerakoekin. Zirtzek otordu batera gonbidatu zituen marinelak, bere edabeetako batekin sorgindu zituen eta gero, asko jan zutenean, bere makilarekin txerri bilakatu zituen. Bakarrik Eurilokok lortu zuen ihes egitea, hasieratik traizio bat espero baitzuen, eta horri esker, Ulises eta itsasontzian zeuden gainerakoak ohartarazi zituen.

Goian, Ulises Zirtze jarraitzen. Bien artean Zirtzeren hagatxo magikoa eta bere skyphos (kopa) gizakiak animali bihurtzen dituen edabearekin. Ezkerraldean animali bilakatutako bi gizon. K.a. 440 urte inguruko ontzia.

Ulises bakarrik joan zen bere gizonak salbatzera, baina bidean Hermesekin topo egin eta honek moly (grezieraz: μῶλυ) landarea eman zion, landare horrek sorginkeriatik babestuko baitzuen.

Zirtzek ezin izan zuenean animalia bihurtu, marinelak gizaki itxurara itzularazi zion Ulisesek. Azkenean Zirtze Ulisesekin maitemindu zen eta haren etxerako bidean lagundu zuen, Ulises eta bere tripulazioa urte bat irlan egon eta gero.

Odiseok laguntzeko erregutu zion Zirtzeri, eta bera ados egon zen, baina esan zion bazegoela lehenik bisitatu beharreko leku bat: Hades-a, han, Tiresias ikusi behar zuelako, Tebasko profeta itsua. Hark esango zion Odiseori Itakan zer patu izango zuen. Zirtzek esan zion Odiseori nola iritsi onik Azpimundura, eta agur esan zien berari eta bere gizonei.

Circe. Frederick Stuart Church. 1910 Smithsonian American Art Museum

Azpimundua bisitatu ostean, Ulises eta bere gizonek Zirtzeren uhartera itzultzen dira, eta Zirtzek bi bide iradoki dizkio Itakara bueltatzeko itsaslamien uhartearen aurretik pasa ondoren; "arroka herrariak" dauden lukura joan edo Eszila arriskutsuaren eta Karibdis itsas mustroaren zurrunbiloaren artean dagoen tartetik pasatzea (toki hori, gehienetan, Messinako itsasartearekin identifikatzen da). Itsaslamien aurretik modu seguruan nola pasa azaldu zion, denei azken aldiz agur esan eta aldeko haizearekin bidali zituen.

Zirtze beste kontaketetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesiodok kontatzen du Zirtzek hiru seme izan zituela Ulisesekin: Agrio, Latino eta Telegono, Tirisenoak gobernatu zituela, hau da etruriarak. Ondorengo poetek, horietako azkena soilik aipatzen dute Ulisesen semetzat. Heldutasunera iritsita Zirtzek bere aitaren bila bidali omen zuen, bere etxera aspaldi itzulia zena. Baina iristean, Telegonok Ulises hil zuen nahi gabe. Bere gorpua Eeara eraman zuen, Penelope alargunarekin eta bere seme Telemakorekin. Zirtzek biak hilezkor egin zituen, Telemako ezkondu zuen eta Telegono Peneloperekin ezkondu zen.

Dioniosio Halikarnasokoak aldiz, aipatzen du Xenagoras historialariak zioela Zirtzek eta Ulisesek hiru seme izan zituztela: Romo, Antias eta Ardeas (Erroma, Anzio eta Ardea hirien eponimoak). Esaten da Zirtzek Argonautak purifikatu zituela Apsirtoren heriotzagatik. Ondorengo historietan ageri da, Zirtzek Piko (Picus jainko erromatarra) okil berde bihurtu zuela bere maitasuna ukatzeagatik. Eszila sei buruko munstro bihurtu zuela, gerria txakur buruz inguratuta (Glaukok Eszilaz maiteminduta zegoela esan zuenean).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (PDF) 82. arauaː Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak. .
  2. (Gaztelaniaz) Miate, Liana. (2022-11-15). «Circe» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2025-12-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]