Zisplatino
Zisplatinoa[1] edo zis-diaminodikloroplatino(II)a (CDDP) kimioterapian minbizi mota batzuk tratatzeko erabiltzen den platinoan oinarritutako alkilatzaile antineoplasikoa da. Besteak beste, sarkomak, kartzinoma batzuk (adibidez, zelula txikien birikako minbizia, obulutegiko minbizia), linfomak eta zelula germinalen tumorea. Gaur egun karboplatinoa eta oxaliplatinoa duten minbiziaren aurkako sendagai familia bateko lehen kidea izan zen. Platinoan oinarritutako konplexu horiek in vivo erreakzionatzen dute, DNA zelularrarekin bat eginez eta zelularen apoptosia eraginez (heriotza zelular programatua).
Ikuspegi kimikotik, koordinazio-konplexu bat da, platinozko atomo batez osatua, bi amino talde eta bi klorurorekin koordinatua. Kolore hori handiko solido bat da, uretan disolbagarritasun gutxikoa (0,25 g/100 g ur) eta 270 °C-tan deskonposatzen duena.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ INCHEM:. Cisplatino. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |