Zistizerkosi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zistizerkosi
Neurocysticercosis.gif
Deskribapena
Mota Teniasia, eye disease (en) Itzuli, kardiopatia, larruazaleko gaixotasuna, Enteropatia, ahaztutako gaixotasun tropikala, miopatia
central nervous system disease (en) Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) infekzio
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak praziquantel (en) Itzuli eta albendazol
Identifikatzaileak
GNS-10-MK B69.9, B69, B69.1, B69.8 eta B69.0
GNS-9-MK 123.1
GNS-10 B69
DiseasesDB 3341
MedlinePlus 000627
eMedicine 000627
MeSH D003551
Disease Ontology ID DOID:10079

Zistizerkosia teniasi mota bat da, Taenia solium zestodoak eragiten duen gaixotasun parasitarioa. Taenia solium txerriak eta gizakia parasitatzen ditu.

Aipatutako zestodoaren zistizerkoak (hots, bere larbak) dira gaitzaren eragileak. Zistizerko horiek infektatutako pertsonaren ehunetan kokatzen dira, eta gaitza larria izan daiteke bizkarroiaren larbak organo garrantzitsuak (garuna, gibela...) kolonizatzen baldin badituzte [1].

Infekzioa gorozki aho-bidetik burutzen da, hots, infektatutako pertsona baten hondakin fekalek (bizkarroairen arrautzak dituztenak) beste pertsona bat kutsatzen dutenean, honek kontaktuan sartzean hondakin fekal horiekin [2]. Teniasien aldean (behien haragi kutsatua jaterakoan harrapatzen direnak), zistizerkosian gaitz akutua ez da harrapatzen animalien (txerrien edo basurdeen) haragia kontsumitzerakoan, arrautzak dituzten giza-hondakin fekalek janariak edo urak kutsatzen dituztenean baizik [3]. Arrautzak hesteetako traktuan zabaltzen dira, eta larbak hesteetako hormak zeharkatzen dituzte eta odolaren bidez gorputzean barrena hedatzen dira; modu horretan kisteak ehun askotan koka daitezke.

Kisteak garunean finkatzen direnean neurozistizerkosi izeneko gaitz larria eragin dezakete.

Taenia solium-ek txerriak ere parasitatzen ditu. Gizakiak infektatutako txerri edo basurdeen okela jaten duenean bizkarroiaren larbak hesteetara heltzen dira, tenia helduak bertan agertuz hilabete batzuren buruan. Kasu honetan zistizerkosia ez da garatzen. Baina infektatutako pertsona horrek teniaren arrautzak kanporatzen ditu gorozkiekin. Gorozki-aho bidetik transmisioa osatzen baldin bada, hau da, kutsatutako hondakin fekal horiek beste pertsona batek bereganatzen baditu (ur edo janarien bidez), bigarren pertsona horrek zistizerkosia garatuko du.

Zistizerkoasiaren kasu gehienak higiene baldintza kaskarrak dituzten Hirugarren Munduko herrialdeetan agertzen dira. Gaitza oso bitxia da Euskal Herrian. Profilaxirik onena ur eta janarien kutsapen fekala ekiditean datza.

Taeniaren kisteak giharretan finkatzen direnean gaitza asintomatikoa da gehienetan. Haatik, organoak kolonizatzen dituztenean zistizerkoasiak sintoma ugari sor dezake,kaltetutako organoaren arabera.

Diagnostikorako erresonantzia magnetikoa, erradiografiak edo tomografia erabiltzen dira, teknika horien bitartez larbak ikusgai direlako. Froga serologikoek diagnostikoan ere laguntzen dute.

Tratamendua antiparasitarioen erabileran datza. Hainbat kasutan kirurgia beharrezkoa izan daiteke, larbak erauzteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Basaras, Miren eta Umaran, Adelaida: Mikrobiologia Medikoa EHUak argitaratuta (2007) 370 orr. ISBN: 84-8373-658-6
  2. Preguntas frecuentes sobre la cisticercosis CEC, Centros para el Control y la Prevención de enfermedades
  3. Ingraham, J.L., Ingraham, C. Introducción a la Microbiologia Vol. 2, Ed. Reverté, (1998), 575 orr. ISBN 84-291-1871-3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]