Zita Borboi-Parmakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zita Borboi-Parmakoa
Zita02502u.jpg
Grand Mistress of the Order the Starry Cross Itzuli

1916-11-21 - 1951-05-10
Archduchess Gisela of Austria Itzuli - Princess Regina of Saxe-Meiningen Itzuli
Bizitza
Jaiotza Camaiore1892ko maiatzaren  9a
Herrialdea  Italiako Erresuma  (1892-05-09 -  1946-06-18)
 Italia  (1946-06-18 -  1989-03-14)
Bizilekua Toskana
Heriotza Zizers1989ko martxoaren  14a (96 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Familia
Aita Roberto I.a Borboi Parmakoa
Ama Infanta Maria Antonia of Portugal
Ezkontidea(k) Karlos I.a Austriakoa  (1911-10-21 -  1922-04-01)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburg-Lorraine Itzuli
Borboi Parma etxea
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0256653
Zita of Bourbon-Parma signature.svg

Zita Borboi-Parmakoa (Zita Maria delle Grazie Adelgonda Micaela Raffaela Gabriella Giuseppina Antonia Luisa Agnese; Toscana 1892 – Zizers, Suitza, 1989) edo Zita Enperatriza (Lekeition ezaguna egin zen bezala) Karlos Austriako azken enperadorearen emaztea izan zen, Austria-Hungariako inperioko azken agintariarena. 1916tik 1918ra enperatriz ofiziala izan zen, baina I. Mundu Gerra amaitzean desegin egin zen inperioa, eta harrezkero erbestean bizi izan zen, zenbait urtez Euskal Herrian, Lekeition.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zita italiarra zen jaiotzez, Toscanako aristokrazian jaio zen. 1911an Karlos I.a Austriakoarekin ezkondu zen, artxidukea zelarik hau. Garai hartan Austria-Hungariako inperioko oinordekoa Franz Ferdinand Austriakoa zen, Zitaren koinatua, baina hau Sarajevon hil zuten 1914an eta horrek I. Mundu Gerra piztu zuen. Enperadore zaharra, Frantzisko Josef I.a, 1916an hil zen eta gerrak jarraitzen zuen bitartean bihurtu zen Karlos enperadore, eta ondorioz, Zita, ezkontide zen heinean, Austriako enperatriz eta Hungariako erregina tituluez jabetu zen. Austriar inperioak eta Alemaniak galdu egin zuten gerra, eta 1918an desegin egin zen Inperioa. Karlosek eta Zitak erbestera joan behar izan zuten.

Euskal Herrian egonaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitaren zortzi seme-alabak Lekeition, 1920ko hamarkadan.

Erbestean, Karlos 1922an hil zenean, alargundu egin zen Zita, haurdun zegoelarik. Alfontso XIII Espainiakoak Espainian egotea eskaini zion, eta izatez, Zitaren azken alaba, El Pardo jauregian jaio zen Madrilen. Jarraian, Espainiako erregeak Euskal Herrian eskaini zion etxe bat, Lekeitioko Uribarren jauregia, eta han bizi izan zen Zita bere zortzi seme-alabekin hurrengo sei urteetan.

Lekeition aristrokrataren oroitzapen ona gordetzen omen da[1]. Uribarren jauregia erre egin zuten frankistek Espainiako Gerra Zibilean[2], baina orube hartan gaur egunean dagoen eraikinak, hotel batek, Zita izena darama[3].

Erbestearen jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

II. Mundu Gerraren garaian Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan ere bizi izan zen, eta ondorne, Luxenburgon hartu zuen egoitza 1952an. Austriara 1982an itzuli zen lehen aldiz, sei hamarkadaz atzerrian izan ondoren, eta hil artean zenbait aldiz itzuli zen bertara. Suitzan hil zen 1989an, 96 urte zituela.

2009. urtetik, Eliza Katolikoan dohatsu izendatzeko prozedura bat dago Zitaren alde.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Zita enperatriza Lekeition - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .
  2.   «Lekeition suntsitutako eraikinak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .
  3. (Gaztelaniaz)  Razón, La «El palacio de la última Emperatriz» www.larazon.es . Noiz kontsultatua: 2018-09-07 .