Zitella Cocke
Zitella Cocke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Marion, 1840ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Gadsden, 1929ko abenduaren 3a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Marion |
Hezkuntza | |
Heziketa | Judson College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta musikaria |
Julia Zitella Cocke[1][2] (Marion, 1840ko azaroaren 10a – Gadsden, 1929ko abenduaren 3a) estatubatuar poeta, saiakeragile, musikari eta irakaslea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alabama estatuko Marion hirian jaio zen[3] 1840ko azaroaren 10ean. Aita Woodson St. George Cocke zuen, Virginiako familia ezagun bateko lur-jabea, eta ama, berriz, Mary Elizabeth Burton Binion Cocke, frantziar higanot iheslarien ondorengoa[4].
Umea zela, poesia idazten hasi zen. Hamasei urterekin Judson Emakumeen Institutuan graduatu zen. 1856an Europara joan zen musika ikastera. Itzuli zenean, Judson Institutuan irakasten hasi zen, 1868an musika saileko zuzendaria bihurtuz. 1890ean Bostonera joan zen bizitzera, bertako argitaletxeetatik hurbilago egoteko. Harvard Unibertsitateko ikasleei musika irakatsi zien eta frantsesezko eta alemanezko idazlanak itzuli zituen[1].
Bizitzaren zati handi bat Bostonen eman zuen[5][6]. The Youth's Companion haurrentzako aldizkarian argitaratu zituen bere poesia-lanak[7], eta beste aldizkari batzuek berriz argitaratu zituzten[8]. The New England Magazine, Current Literature, Lippincott’s Magazine, The Reader’s Magazine, St. Nicholas eta Harper’s Young People aldizkarietan ere kolaboratu zuen[1].
1916an ikusmena galtzen hasi zen, eta itsu geratu zenean ere idazten jarraitu zuen. 1918an Alabamara itzuli zen senideekin bizitzeko[1]. 1929ko abenduaren 3an hil zen Gadsdenen, eta jaioterrian lurperatu zuten[9][1][2][10].
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Doric Reed (1895)
- The Grasshoppers' Hop: and Other Verses (1901)
- Cherokee Rose: And Other Southern Poems (1907)[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f (Ingelesez) «Zitella Cocke (November 10, 1840–December 3, 1929)» This Goodley Land (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ a b (Ingelesez) Beck, Jennifer Lynn. An Old Maid of the Much Approved Style: Julia Zitella Cocke, Alabama Poet, Musician and Teacher. Montgomery: Auburn University at Montgomery (argitaratze data: 2003-07-13) (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ (Ingelesez) «Miss Cocke's Work» The Marion Times-Standard: 1. 1902-01-02.
- ↑ (Ingelesez) Beck, Jennifer L. (2005). «Zitella Cocke: Alabama's forgotten poet» Alabama Heritage; Tuscaloosa 77: 18-25, 50..
- ↑ (Ingelesez) «Miss Zitella Cocke» Birmingham Post-Herald: 18. 1902-10-19.
- ↑ (Ingelesez) «Alabama Women Writers» The Montgomery Advertiser: 17. 1911-10-01.
- ↑ (Ingelesez) «A Brother's Song. Zitella Cocke in Youth's Companion» New York Times (New York): 8. 1903-08-19.
- ↑ (Ingelesez) Gay, W. D. «Just appreciation of the work of Miss Zitella Cocke» The Montgomery Advertiser: 25. 1910-01-23.
- ↑ (Ingelesez) «Cocke, Zitella» Encyclopedia of Alabama (Noiz kontsultatua: 2024-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Goodson, Mike. «Alabama poet gained fame» Gadsden Times 2008-09-14.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1840ko jaiotzak
- 1929ko heriotzak
- Alabamarrak
- Frantziar estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako poetak
- Emakume poetak
- Ameriketako Estatu Batuetako saiakeragileak
- Emakume saiakeragileak
- Ameriketako Estatu Batuetako haur literaturako idazleak
- Ingelesezko idazleak
- XIX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Ameriketako Estatu Batuetako musikariak
- Emakume musikariak
- XIX. mendeko musikariak
- XX. mendeko musikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako irakasleak
- Emakume musika-irakasleak