Ziutateaz

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ziutateaz Bernardo Atxagak 1976ean argitaraturiko eleberri abangoardista da. Kronologikoki Obabaren aldian kokatu beharko litzatekeen arren, ez dago Obabako munduan kokaturik, bertan agertuko diren elementu ugari aipatuak agertzen badira ere.

Poesia eta antzerkia tartekatuz idatzi zuen Atxagak, hau dela eta, generoen arteko muga oso lausoa delarik: narrazioaren eta lirikaren arteko mugak gurutzatu egiten dira autorearen etorriaren arabera. Euskal literaturan berriak gertatzen diren abangoardien eta surrealismoaren inspirazioko munduak jorratzen ditu Atxagak, eta horrexek ezartzen dio liburuari duen koherentzia.

Obraren protagonistak dira Scardenalli izaki odolzale eta ankerra, Theo, Van Gogh pintore ospetsuaren anaia, Etxahun, Bilintx... Neron, Borrero profesionala, Franco jeneralaren oihartzuna dena... Autoreak obran giro oso bitxia lortzen du, tetrikoa, beldurgarria. Protagonistek eromenaren arrastoa dute, edota izaki baztertuak dira. Protagonista guztiak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.