Ziza hankaurdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza hankaurdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista nuda
Cooke, 1871
Datu orokorrak
Koloreaurdin
Mikologia
 
orriak himenioan
 
txapel ganbila
 
himenioa muxarratua da
 
hanka biluzik dago
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza hankaurdin edo oin-urdina (Lepista nuda) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Zenbait urdailentzat astuna izan liteke, kapela bakarrik prestatzen da, haragitsua eta zapore atseginekoa, egosi ondoren tortilla frantsesetan, oso gozoak, bere egitura bereziagatik. Barazki pasteletan ere bai.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziza hankaurdina goitik eta azpitik ikusita.
Ziza hankairdinak.

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa. Haragitsua, ganbila, gero ia laua, hezea, gaztetan urdin-biolazeo kolorekoa, erdian pixka bat marroixka bihurtzen da, azala oso fina du, likatsua denbora hezearekin, eta bereizteko oso zaila.

Orriak: Oso estu, bihurriak eta eskotatuak edo pixka bat dekurrenteak. Hasieran more argi kolorea dute eta gero bioleta-marroixka.

Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Betea, zuntzuna, elastikoa, orrien kolore berekoa edo apur bat argiagoa. Zilindrikoa, baina pixka bat lodituta oinarrian, bertan mizelio hondarrak ikus daitezke.

Haragia: Zuri-biolazeoa, samurra, hauskorra eta lurrin usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Nuda epitetoa latinetik dator, biluzik esan nahi duen "nudus" hitzetik. Bere geruza leunarengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate onekoa, nahiz eta likatsu samarra izan. Biskositatea gustuko ez dutenentzat, olio bero askorekin osorik frijitzea gomendatzen da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liliaceae aldaerarekin, hau haragi gutxiko jangarria da. Lepista sordida delakoarekin, hau ez da hain sendoa eta Lepista nuda espezieak baino kolore motelagokoak ditu. Lepista glaucocana perretxikoak, Lepista nuda-k dituen forma berberak ditu, baina zeru-urdin argi kolorea du. Ohikoena Cortinarius variecolor delakoarekin nahastea da, hau jangarri kaskarra da.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien udazkenaren amaieran agertzen da, belarra eta txilarra dagoen zelaietan, eta koniferoen eta hostoerorkorren basoetan. Neguan eta udaberrian ere aurki daiteke. Belardietan landatu ere egiten da.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Ipar Asia, Australia, Zeelanda Berria.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 166 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 216 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 309 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 277 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]