Ziza nabar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza nabar
2008-11-26 Tricholoma pardinum Quél 30173.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma pardinum
Quél., 1873
Banaketa mapa
Tpardinumrge.png
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Pulvine.png 
txapel erdi-esferikoa
Free gills icon2.svg 
himenioa askea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Poisonous toxicity icon.png 
pozoitsua da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza nabarra (Tricholoma pardinum edo tricholoma tigrinum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da. Oso pozoitsua da baina ez hilkorra, ugaria den lekuetan pozoitze gehien eragiten dituen perretxikoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 10 cm. arteko diametrokoa, baina 20 cm-ra ere irits daiteke. Haragitsua eta titi apur batekin, hasieran ganbila eta gero laua, ertz mehe eta biribildua du. Kolore grisa edo gris-arrea, tindu berdexka arinekin eta metxa iletsu ilunagoekin apaindua, sakabanatuta eta zirkulu zentrokideetan antolatuta daude, erdian elkarren ondorago.

Orriak: Nahiko estu, oso eskotatuak, gris-horixkak edo krema-horiak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: Sendoa eta trinkoa zabalagoa oinarrian, okre-antzeko kolorekoa da, pixka bat irintsua eta malutatxo marroi-okreak ditu goi aldean.

Haragia: Trinkoa eta zuria, kolore gorrixka hartzen du, batez ere larben ziztadengatik. Irin usain arina hasieran, gero desatsegina bihurtzen dena. Zapore leuna eta meleka.[1]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Tigrinum berriz latinetik dator, kapelaren itxuragatik. Pardinum epitetoak esan nai du: panteraren kolorekoa.

Toxikotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso toxikoa da, baina ez hilkorra. Bere tamaina eta zaporeagatik oso gustagarria izan daiteke, kontuz. Urdail-esteetako nahasmendu handiak eragiten ditu, Entoloma sinuatum delakoak eragiten dituen antzekoak.[2]

Ugaria den lekuetan, Vosgoetan, Juran eta abarretan, pozoitze gehien eragiten duen espeziea da, Euskal Herrian Entoloma sinuatum-ekin gertatzen den bezala.

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma terreum jangarriarekin, txikiagoa da, orri zuriak edo grisak dauzka eta oin zilindrikoa eta Tricholoma scalpturatum-ekin, hau Tricholoma terreum-en antzekoa da, baina kapela argiagoarekin. Hauek arinagoak dira eta hanka normalean hutsa dute.[3]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean ateratzen da mendiko izei-basoetan eta pagopeetan ere bai, 600 metrotik gora.[4]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan, baina ez da Herbehereetan erregistratu, ezta Britaniar uhartean ere, Asian, Ipar Amerikan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 299 or. ISBN 84-505-1806-7..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y desc especies a todo color riptiva 800. Iberduero,, 206 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 333 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 234 or. ISBN 978-84-617-0196-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]