Ziza orrilila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza orrilila
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholosporum
Espeziea Tricholosporum goniospermum

Ziza orrilila (Tricholosporum goniospermum) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Estimatua sukaldean, nahiz eta haragia ebakitzean, ilundu egiten den.

Sinonimoa: Tricholoma goniospermum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Kolorea hasieran zurixka edo gris lila du, gero hori-okre kolorekoa, azkenean lehoi kolorekoa eta erdian ilunagoa. Hemisferikoa, mamitsua, ondoren ganbila eta azkenean lobulatua. Azala zuntz finekin eta ertza biribildua.

Orriak: Libreak, eskote txiki bat osatuz, meheak, estu, desberdinak eta orritxo ugarirekin. Gazteek kolore zuri-lila dute, batez ere oinaren ondoan eta ondoren okre-horixka zurbilak, erreflexu biolazeoekin.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Gehienetan laburra, lodia, oinarrian loditua, haritsua, pixka bat ezkatatsua; gaztetan goian bioleta kolorea izaten du, gero zuri-okrea.

Haragia: Lodia, trinkoa, zurixka edo pixka bat horixka, usain ahula du eta zapore garratz samarra, baina atsegina.[2]

Etimologia:Tricholoma hitza grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Goniospermun epitetoa ere grekotik dator, angelu, esan nahi duen "gonios" hitzetik eta semen esan nahi duen "esperma" hitzetik. Bere espora angelutsuengatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haragia ebakitzean ilundu egiten den arren, jateko bikaina da.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lepista personata delakoarekin nahas daiteke, honek oinean kolore lila zurbilagoak ditu.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiatzaren hasieran korro handiak osatuz mendiko larreetan edo basoen ertzetan hazten da. 700 metrotik 1000 metrora.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 195 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 238 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 291 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 306 or. ISBN 84-505-1806-7..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]