Ziza usozuri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza usozuria
2012-10-12 Tricholoma columbetta (Fr.) P. Kumm 318304.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaTricholoma
Espeziea Tricholoma columbetta
P.Kumm., 1871
Mikologia
Gills icon.png 
orriak himenioan
Adnexed gills icon2.svg 
himenioa sabeldua da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
White spore print icon.png 
espora zuriak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Edible toxicity icon.svg 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza usozuria (Tricholoma columbetta) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Ondo ezagutzen da, bere kolore guztiz zuriagatik, kapela satinatuagatik, eta bereziki, oinaren oinarrian agertzen zaion urdin berdexka koloreagatik, beste Tricholoma zurietan ez dira aurkitzen ezaugarri hauek.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 20 cm arteko diametrokoa, haragitsua, kanpai antzekoa, azkenik laua, titi zabal eta baxuarekin, hezea eta likatsu samarra hasieran, gero zetaduna eta haritsua. Ertza mehea eta biribildua, gero borobildua. Kolore zuri garbia, orban arrosa, urdin edo bioleta batzuekin. Azal bereizgarria, lubrifikatua, distiratsua, satinatua.

Orriak: Eskotatuak, nahiko estu, desberdinak, meheak, sabeldunak bukaeran. Zuriak, batzuetan gorrixkak, ertz desberdinarekin eta zenbaitetan koskadunak.

Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.

Hanka: 4 – 7 x 1 – 2 cm-koa, betea, zuntzezkoa, hauskorra, oinarrian mehetua, batzuetan okertua. Zuria, pixka bat horixka guneetan, normalean, oinarrian urdin-berdez zikinduta egoten da.

Haragia: Zuria, lodia, higrofanoa ez, haritsua oinean, ogi-orearen usain atsegina. Irinaren zapore leuna.[2]

Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Colunbetta epitetoa berriz frantses zaharretik dator, “columbetta” hitzetik, honela deitzen zen onddo hau.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina pixka bat haritsua. Oso zapore berezia du, eta prestatzean arrosa-haragi kolorea hartzen du.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste Tricholoma zuri edo zurixka batzuekin, hala nola Tricholoma inamoenum espeziarekin, gas usain handia duena eta toxikoa izan daitekeena, baita Tricholoma sulphurescens, Tricholoma lascivum, Tricholoma album usain txarrekoa eta Tricholoma resplendens usain atseginekoa eta heskai eta hurritzen sasietan ateratzen dena.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abuztutik azarora agertzen da, ale batzuetako taldeetan, lur silizeoak dituzten basoetan, erretxinadunen eta, batez ere, urkien eta pagoen basoetan. Nahiko arrunta.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europan ateratzen da eta Frantzian jan egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 193 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 303 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 230 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 307 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]