Ziza zuri-urdin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziza zuri-urdina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaLepista
Espeziea Lepista glaucocana
Singer, 1951
Mikologia
 
erretakoa jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Ziza zuri-urdina (Lepista glaucocana) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria, baina Lepista nuda eta Lepista nebularis baino kalitate txikiagokoa.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 5 eta 12 cm arteko diametrokoa, lehenik hemisferikoa, gero ganbila eta, azkenean laua titi zabal batekin. Zuri-lila kolorekoa, zahartuaz lila kolorea galtzen joaten da, eta krema-okre kolorea hartzen du, Lepista Irina delakoak duen antzekoa. Azal leuna du eta ertz biribilkatua.

Orriak: Estu, oinaren ondoan biribilduta, lila zurbil kolorekoak, esporak heltzean pixka bat arrosa kolorea hartzen dute.

Hanka: 4 - 10 x 0,5 - 3 cm-koa, sendoa, zuntzezkoa, oinarrian lodituta, lila zurbil koloretakoa, kapela bezala, zahartzean zurbildu egiten da.

Haragia: Lodia, trinkoa, kolore zurixkakoa, tonalitate lila arinekin, fruta eta garratz usain berezia du aldi berean; zapore garratz samarra.[2]

Etimologia: Lepista hitza grekotik dator, "lepistós" hitzetik, soil esan nahi du. Apaingarri berezirik ez duen onddoa. Glaucocana epitetoa bere kolore urdin argiagatik da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria, baina Lepista nuda baino gutxiago estimatua.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honek Lepista nuda delakoaren forma oso antzekoa du, baina tonu askoz argiagoak ditu, urdin oso zurbilak, zeru urdinaren antzekoak. Lepista irina espeziearekin ere bai, honek okre kolorea du, bai oinean eta bai kapelan.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkeneko espeziea da, hostozabalen basoetan irteten du, batez ere pagadietan eta hariztietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanada, AEB, Txina, Europa eta Errusia.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 216 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 165 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 319 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 276 or. ISBN 84-87997-86-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]