Zizahori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zizahoria
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Cantharellales
Familia: Cantharellaceae
Generoa: Cantharellus
Espeziea: Cantharellus cibarius
Fr. (1821)
Ezaugarriak
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Salmon spore print icon.png 
izokin-koloreko esporak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Zizahoria (Cantharellus cibarius) Cantharellaceae familiako kolorazio aldagarriko perretxikoa da.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3 eta 8 cm arteko txapela dauka, haragitsua eta lodia, gainetik leuna. Hasieran ganbila da, gero zapaldua. Ertz biribilkatua, bihurgunetsua eta gingilduna izaten du. Horixka edo horixka-laranja izan ohi da, nahiz eta beste kolore batzuk ere izan ditzakeen aldaeraren arabera.

Ez dauka orririk, tolesturak baizik, hori kolorekoak, batzuetan urkilatuak eta beti oso dekurrenteak.

Hanka betea eta ilegabea dauka, orrien kolore berekoa, goitik behera mehetzen doana, nahiz eta zenbaitetan zilindrikoa edo irregularra izan.

Espora horiak edo izokin-kolorekoak dauzka, eliptikoak eta leunak.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Latifolio eta koniferoekin mikorrizak sortzen ditu goroldio ugariko tokietan. Ipar-toki epel eta hotzetan oso hedatua. Uda hasieratik udazkeneraino sortzen da.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abrikot lehorraren usainarekin, jateko bikaina eta hedatua da. Oso erraz lehortzen da kontserbaziorako, haragi erreak eta gisatuak laguntzeko erabiltzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zizahori Aldatu lotura Wikidatan