Zizare barrenari
Zizare barrenari | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Bivalvia |
Ordena | Myida (en) ![]() |
Familia | Teredinidae |
Generoa | Teredo |
Espeziea | Teredo navalis Linnaeus, 1758 |
Zizare barrenaria[1] (teredo navalis) ur gaziko txirla mota bat da, teredinidae familiako kusku biko itsas muskuilua. Espezie hau teredo generoko espezie tipoa da. Familiako beste espezieei bezala, kusku biko honi zizare deitzen zaio, antza hori duelako oro har, aurrealdetik bi kuskuko maskor bat duen arren, zura zulatzeko egokia.
Espeziea Ozeano Atlantikoko ipar-ekialdean sortuko zen, baina mundu osoan hedatu da. Urpeko zutoin eta piloteak zulatu egiten ditu eta itsaspeko egurrezko egitura eta ontzi kroskoen kaltegile eta suntsitzaile handi bat da. XVI. mende hasierako itsas nabigazio handietan problema larriak eragin zituen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2001]