Edukira joan

Zoe Igartiburu Rodrigo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoe Igartiburu Rodrigo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakZoe Igartiburu Rodrigo
JaiotzaElorrio2003ko apirila (22 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AmaMamen Rodrigo
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta abeslaria

Instagram: zoeigartiburu Edit the value on Wikidata
Zoe Igartiburu Rodrigo

Zoe Igartiburu Rodrígo (Elorrio, Bizkaia, 2003ko apirila) musikaria eta abeslaria da.[1]

Musika tradizioa duen familia batekoa da. Gurasoak 1980 hamarkadan sortutako talde ospetsuetako partaideak izan ziren. Aita Urko Igartiburu, Euskal Rock Erradikalaren Eskorbuto taldeko kidea izan zen, eta ama, Mamen Rodrigo, Vulpes taldeko kidea, Espainiako estatu mailan neskez osatutako lehen punk taldekoa.[1] Lourdes Verdes Elorria maistra eta salbamenduko txakur gidariaren biloba da eta Anne Igartiburu aktore eta aurkezlearen iloba.

Arte Dramatikoa ikasi zuen Madrilen. Hirugarren urtea amaitu zuenean, etenaldia egin zuen, Bilbon eta Portugaleten musika ikasteko. Musika lehenetsi zuen, antzerkigintza baztertu barik, elkarren osagarriak direla eta.[2]

Musika ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoe Igartiburu, estilo propio bila aritu da. Lehen konposizioetan ingeles hizkuntza aukeratu zuen, etorkizun baterako euskara edo gaztelania baztertu barik.[1] Sortu zuen lehen abestia December (2021) izan zen, Bartzelonako lagun bati eskainia. Pianoarekin eta gitarrarekin konposatzen du.[3]

Not my fault abesti birala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoe Igartiburu euskaldunaren Not my fault abestia Finlandian birala bihurtu zen.[2][4] 2024ko ekainean abesti horren pianorako bertsioa intimo, lasai eta pertsonala estreinatu zuen. Berrizko Lorentzo Records estudioetan grabatu zuen Aitor Ariñorekin, soinu-mahaiko kremaileretan, eta amaren, Mamen Rodrigo Puro Chile, Antigorpos edo Vulpes taldeetako kidea izan den abeslariaren ahotsa koro-lagun zuela.[5] 2024ko uztailean abesti horren bideoklipa grabatu zuen Ibarrangelu herritxoko Laga hondartzan eta Elorrion, Grammy saria duen Venezuelako ekoizle batekin.[6]

Telesail batzuetan hartu du parte figurante gisa: Netflixeko Valeria izeneko barre egiteko telesail erromantikoan eta Elorrioko Iratxe Mediavillak zuzendutako Argi filmean.[2]

Puro Chile rock taldearen[7] Nunca perdida bideoaren protagonista izan zen. Gurasoak Rock talde horretako partaideak dira, ama (ahotsa) eta aita (gitarra eta koroak).[2]

  • 'You were there' diskoa aurkeztu zuen Elorrioko Ateneoan 2025eko maiatzaren 30ean.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Gaztelaniaz) «Zoe Igartiburu: "Quiero crear mi repertorio y girar, pero no le pongo fecha"» Radio Popular de Bilbao (kontsulta data: 2025-01-14).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2024-01-31). «Igartiburu y la canción vasca que se ha hecho viral en Finlandia» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2025-01-14).
  3. «Biografia de Zoe Igartiburu | Los 1000 del WiZink Center» los1000.wizinkcenter.es (kontsulta data: 2025-01-14).
  4. (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2024-01-31). «Igartiburu y la canción vasca que se ha hecho viral en Finlandia» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-01-14).
  5. Mugalari. (2024-06-01). «La elorriarra Zoe Igartiburu estrena 'Not my fault' a piano y con coros de su madre, Mamen Rodrigo» MugaKultura (kontsulta data: 2025-01-14).
  6. Mugalari. (2024-07-26). «Zoe Igartiburu estrena su nuevo videoclip de 'Not my fault', rodado en Laga y Elorrio» MugaKultura (kontsulta data: 2025-01-14).
  7. Mugalari. (2021-02-11). «Puro Chile, formado por históricos del punk y rock vasco, saca su segundo disco 'Sin miedo', sin prejuicios» MugaKultura (kontsulta data: 2025-01-14).
  8. «Zoe Igartiburu elorriarrak Ateneon aurkeztuko du diskoa - Elorrio» Anboto.org (kontsulta data: 2025-05-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]