Zola Budd

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zola Budd
ZolaBudd.jpg
Bizitza
Jaiotza Bloemfontein1966ko maiatzaren 26a (50 urte)
Herrialdea  Hegoafrika
Lanbidea
Lanbidea distantzia erdiko korrikalaria eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplina maratoi
Errekorrak
Berezitasua Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 48±0 kilogramo
Altuera 164 zentimetro

Zola Pieterse edo Zola Budd (Bloemfontein, Hego Afrika, 1966ko maiatzaren 26a - ) atleta ohi britainiarra da. Hiru urte baino gutxiagoko tartean 5.000 metroko lasterketako munduko marka birritan gainditu zuen, eta bi aldiz ere Munduko Cross Txapelketa irabazi zuen, 1985 eta 1986an.

Haren karreraren ezaugarri famatua gehienetan oinutsik entrenatu eta korrika egiten zuela izan zen.

Los Angelesko Olinpiadak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984ko Udako Olinpiar Jokoak izan ziren ospea ekarri zion proba. Izan ere Mary Decker estatubatuarra arerio nagusia zuen 3.000 metroko lasterketako finalean, baina azkenean ez batak ez besteak ez zuten karrera irabazi, urte hartako markarik hoberena ezarrita zeukan Maricica Puică errumaniarrak baino. Final famatu hartan, Decker eta Buddek elkarrekin estropezu egin zuten hiru aldiz eta azkenean amerikarra lurrera joan eta lasterketatik kanpo gelditu zen. Publikoak interpretatu zuen Buddek nahita egindako azpijokoa izan zela eta haren aurka txitu eta oihu egin zuen. Hala ere, denborarekin Deckerrek berak aitortu zuen britainiarrak ez zuela benetan errurik izan hartan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]