Zoltán Pál Dienes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zoltan Dienes» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Zoltán Pál Dienes
Bizitza
Jaiotza Budapest1916ko irailaren 11
Herrialdea  Hungaria
 Erresuma Batua
 Kanada
Heriotza Eskozia Berria2014ko urtarrilaren 11 (97 urte)
Familia
Aita Paul Dienes
Ama Valéria Dienes
Hezkuntza
Heziketa Londresko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta psikologoa
Enplegatzailea(k) Université de Sherbrooke
http://www.zoltandienes.com/

Zoltán Pál Dienes (Budapest, 1916ko ekainaren 21a - 2014ko urtarrilaren 11) hungariar matematikaria izan zen, ezaguna matematikaren didaktikan egindako ekarpenengatik. Matematikan doktoregoa lortu eta Erresuma Batuko zenbait ikastetxetan irakatsi ondoren, matematikaren irakaskuntzarako zenbait ikerketa-zentrotan egin zuen lana 1960 urteaz geroztik eta UNESCO eta beste nazioarteko erakunde batzuentzat ere egin du lana. Jardun horretan, bloke logikoak erabiltzen aitzindaria izan zen. Matematikaren irakaskuntzan jokoa eta jolasa erabiltzearen aldekoa da, haurrak matematika modu egokian ikas dezan. Horrela, matematikaren ikasketan sei aldi bereizi zituen, haurrak matematikaren maila abstraktu eta sinbolikoa bereganatu arte. Olerkari gisa ere ezaguna da. Bost seme-alabaren aita da.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Memoirs of a Maverick mathematician (autobiografia);
  • I Will Tell You Algebra Stories You've Never Heard Before;
  • Ruritania (haurrentzako matematika liburu didaktikoa);
  • Calls form the Past (olerkiak).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Hungaria
Artikulu hau Hungariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.