Zoofilia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artzaina ahuntz bati sakila sartzen. Paul Avril-en litografia.

Zoofilia (zoon grekotik “animalia” eta philia “kidetasun”) , bestialismo , bestialitate edo baita zoosexualitatea ere erakarpen sexualean edo baita gizakia eta beste espezie baten arteko gauzatze sexualean datzan parafilia da. Kidetasun edo erakarpen sexual hau sentitzen duten pertsonek zoofilo, zoofiliko, zoosexualak edo xinpleki “zooak” izena hartzen dute.

Zehaztasun gehiagorekin, zoofilia erakarpen sexuala izango da eta bestialismo terminoa, aldiz, koitoa. Zoofilia, okasio askotan, beste animaliarenganako abusutzat jotzen da koitoa burutzean eta “naturaren kontrako krimen” edo “izugarrizko delitu”-tzat hartzen da.

Parafilia honen aldekoek adierazten dutenez, gizakiaren eta beste animalia baten arteko harremanak koitotik harago joan daitezke, animaliak gai direla beste animalia batzuekin edo gizakiarekin maitasun-harreman iraungarri bat mantentzeko; lotura bat sor daitekeela animaliaren eta gizakiaren artean.


Terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoosexualitatea emozio, erakarpen sexual, edo animalienganako orientazio sexual guztiak barne hartzen dituen terminoa da. Pertsonak, animalienganako kidetasun itzelarekin, baina interes sexual ezarekin (“animalien maitatzaile” izenarekin ere ezagutuak) desio sexualik gabeko zoofilikotzat har daitezke, nahiz eta hori horrela dela adierazten duen akordiorik ez egon.

Komunitate zoofiloa edo zoofilikoaren artean, bestialismo terminoak konnotazio negatibo bat hartu du, zeren pertsonaren desio sexualak bakarrik asetzera bideratuta baitago, animaliaren baimena, ongizate eta plazeraren interes edo kezkarik erakutsi gabe. Horrek zenbait zoofilo eraman du zoofilia (maitasunezko harreman bat) eta bestialismoa edo koitoa sinplearen arteko bereizketa egitera.

Zoofiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoofilia bizimodutzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neskatxoa oreinarekin. Franz Von Bayros-en margoa.

Pornografia soilik bilatzen dutenen edo zoofiliaz kuriositatea sentitzen dutenen kontrajartzean, badaude horiek bizimodutzat edo orientazio sexualtzat hartzen dutenak. Estatistiken arabera, hori gertatzen den adina jeneralean 9-11 urterekin izaten da. Zoofiloak, gainerako jendea baino desberdintasun gutxiago ikusteko joera dute animalien eta gizakien artean, baita aukera askotan animaliengan ikusten dute pertsonek falta duten bertuteak (zintzotasuna, adibidez).

Gizarteak zoofilia ez duela ulertzen eta horretaz gaizki informatuta dagoela pentsatu ohi dute. Batzuk animalienganako erakarpen sexuala sentitzeagatik errudun sentitzen diren arren, beste batzuei ez die eragiten bere bizitza pribatuan eurenak ez diren moralik. Zoofilo askok aurkitzen dituzten zailtasunak animaliekin dituzten harremanei buruz lagunekin, familiarekin edo ezagunekin libreki hitz egiteko gaitasunik eza izan ohi da, besteak beste; horrez gain, ukatuak, erasotuak izateko edota euren sentimenduzko kideei min egiteko beldurra euren kondizioa ezagutuz gero. Beste ohiko arazoak dira sekulako bakardadea (euren kondizioa ezagutzera emateko ezintasunagatik edo bakarrak direlako pentsatzeagatik), eta arimako laguntzat dituzten animalien heriotza errepikatuak.

Bestilista ez den zoofilia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoofilia terminoa animalienganako interes sexualarekin aldizka lotu arren, horrek ez du esan nahi desio sexualik kasu guztietan dagoen. Psikologia eta soziologian zenbaitetan zoofilia hitza sexuala ez den zentzu batean erabiltzen da. Beste hainbat definizio aurrekoaz aparte hurrengoak dira:

  • Animalienganako kidetasuna
  • Animalienganako erakarpen erotikoa edo kontaktu sexuala horiekin.
  • Animalienganako erakarpena edo horiekiko kidetasuna
  • Animalietan arreta erotikoa jarri, kitzikatze sexualera eraman dezakeena ametsezko edo kontaktu errealagatik.

Zoofiliaren kasu ezberdinen eta definizioen ezaugarri komuna, animaliekin ez-ohikoa den lotura afektiboa da; emozionala, sexuala edo aurreko biak baterakoa. Bestialista ez den zoofilia edo animaliekiko maitasuna (sexuala ez) normalean gizarteak onartutakoa eta jasandakoa da.

Zoofiliaren ikuspuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia- eta ikerketa-ikuspuntua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrantzalearen emakumearen ametsa.

DSM IV-a (Buru asalduren diagnosi eta estatistika eskuliburua) F65.9 parafilia ez espezifikatutzat diagnostikatzen du.

Gaiari buruzko azterketa adierazgarri guztiek, Masters (1962)-tik, Miletksi (2002) eta Wienberg (2003)-era, printzipio eta konklusio komunak adierazten dituzte.

  • Aztertzeko aspektu printzipala sentimenduak, harremanak eta horien guztien kasuak dira, ez soilik koitoa edo desio oldarkorra (Masters, Miletski, Beetz)
  • Zoofilo gehienek giza harremanak dituzte. Harreman zoosexualak txakurrak eta/edo zaldiak barne izaten ditu, eskuarki. (Masters, Beetz)
  • Gizartea, jeneralean, zoofiliaz gaizki informatuta dago (Masters, Miletski, Weinberg, Beetz)
  • Zoofiloen animalienganako sentimenduak eta txera benetakoak izan daitezke, eta animaliaren kapazitateen barnean, elkarrekikoa. (Masters, Miletski, Weinberg, Beetz)
  • Zoofilia eta zoosadismoa ez dira gauza bera eta desberdinduak daude azterketa bakoitzean.
  • Masters (1962), Miletski (1999) eta Weinberg (2003) adierazten dute giza min esanguratsua egiten ari dela zoofiliak zoosadismoa barne duela pentsatzean: “Horrek herritar askoren bizitza suntsitzen du”

Medikuntza-ikerketek iradokitzen dute zoosexual batzuei soilik erakartzen dietela berariazko espezie bat (zaldiak , adibidez), zoosexual batzuei hainbat espezie erakartzen diete (gizakia barnean egon daiteke edo ez), eta beste zoosexual batzuek ez dute gizakiekiko erakarpenik sentitzen.

Zoosexualitateari buruzko eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izaera polemikoa dela eta, pertsonek zoofiliaren aldeko eta kontrako argudioak garatu dituzte.

Kontrako argudioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andrea Beetzek dioenez, badaude animaliekin koitoa burutzean, horiek bortizkeriak jasaten dituztela baieztatzen dituzten probak, askotan “lotune, mehatxatzaile, norbait gainditzen” –az bereizten dira, “portaera bortitz”-era lotuta daudenak eta gizakiak zuzendutako biolentzia entsegu bat izan litezke; halere, zoofilo gehienak ez dira krudelak animaliekin, eta biolentzia eta zoofiliaren arteko lotura dudazkoa da. Beetzek eusten du animaliek traumatizatuak izan litezkeela gizakiaren ekintza sexualaren ikuspegi bortitz bat ez izanik.

Zoofiliaren kontrako kritika nagusien artean, badago bestialismo ekintza mingarria dela animalientzat eta nahitaez abusuzkoa dena adierazten duena, animaliak ezgai direlako baimena eman edo ukatzeko; halaz ere, gizakiak ez diren animaliek ezin dute espresatu legalki baliozkoa den baimen bat, horrexegatik, gizakion eta animalien arteko elkarrekintza oro (adibidez, txakur bat bainatzea) abusuzko edo mingarritzat har liteke, ekintza sexuala jada beti mingarria eta abusuzkoa dela pentsatzerik ezean.

Aldeko argudioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendeko Irandar margoa.

Zoofiliaren aldekoek diotenez, zoofiliaren aurkako argudioak irrazionalak dira, ekintza sexualerako animalien baimena igurikitzen baitute, baina ez dute euren baimena igurikitzen hilketarako, eutanasiarako, prozedura kirurgikoetarako, esperimentazio boteretsu hilgarrietarako, ehizarako eta ekintza arriskutsuetarako.

Zoofiliaren aldekoek argudiatzen dute bestialismoa ez dela “animalia-tratu txarra” , zeren animaliak fisikoki mintzea ez baita ohikoa ezta normala zoosexualitate biztanlerian; horrez gain, argudiatzen dute ere animaliekin burutzen den ekintza sexuala kaltegarria edo ez-mingarria izan daitekeela (hau da, giza ekintza sexuala bezalakoa). Zoofiliaren defentsariak adierazten dute ere, baimena garrantzirik gabekoa dela, sozialki onartuak dauden praktika asko (ehiza, laborategi-probak eta animalien hilketa okela lortzeko, adibidez) ez dutelako barne animalien baimenik.

Zenbait psikologok eta filosofok zoofiliaren aldeko argudioak adierazi dituzte. Adibidez, Peter Singer filosofo utilitarioak zera esan zuen: "zoofilia etikoa da, baldin eta animalienganako krudelkeriarik edo minik ez badago. Singerrek bestialitatea beti abusuzkoa ez dela dio, baita animalien eta gizakien arteko harremanak ordainzka atseginak izan ahal direla ere."

Ingrid Newkirk-ek, PETA animalien eskubideen taldeko presidenteak, zera eutsi zuen: “Neskatxo batek plazera lortzen badu zaldiz igotzen, zaldiarentzako sufrimendua al da?, bestela, nori axola zaio?, zure txakurrari musu bat ematen badiot, eta disfrutatzen badu, txarto al dago?. Esplotazioa eta abusua txarra dela pentsatzen dugu. Bestialismoak esplotazio eta abusua beti ez duenez barne hartzen, bestialismoa bera ez da txarra.”

Amaitzeko, naturan harreman sexualak espezie ezberdinen artean burutzen direnez (kopula interespezie) eta gizakiak animaliak direnez, kritikariek diote ez dela bidezkoa bestialismoari “naturaren kontrakoa” deitzea. Halaber, espezie desberdinen banakoak (izurdeak adibidez) gizakiez erakarrita sentitzen dira; hori “alderantzizko bestialismo”-tzat ezagutzen da. Animalia batzuk plazeragatik kopulatzen eta ez ugaltzeko helburuarekin kopulatzen ikusiak izan dira; horrek ezeztatu egin du animaliak soilik harreman sexualak dituztela ugaltzeko helburuarekin.