Zope

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zope, kode irekiko aplikazio zerbitzaria da, bere programazio-lengoaia Python delarik. Zerbitzari hau ia era guztietan erabilia izan daiteke Web orrian oinarritutako interfaze erabiltzailea erabiliz.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zope web guneak objektuz konposatuak daude artxiboen beharrean, bestelako web zerbitzarietan ohikoa den bezala. Objektuen sistema hau erabiltzearen abantailak ondorengoak dira:

  • Datuak testu lauko artxiboetan baino modu naturalagoan konbinatzen dira.
  • Web aplikazioak sortzen dituzten osagai estandarren erabilera sustatzen dute malgutasuna onartuz.
  • Informazio gestio prozesu automatikoa ahalbidetzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zope-ren ezaugarri bereziena bere datu-basea da objektuetara bideratua, ZODB edo Zope Object Database deitua. Datu-base honek, objektuak ordenaturik biltzen ditu fitxategi sistemaren antzera, baina baita ere, objektu bakoitzak propietateak, metodoak edo bestelako objektuak ditu.

Hurbilketa hau ohiko datu-baseren oso ezberdina da. Aldiz, Zopek datu-base ohikoentzako hainbat lokailu dauzka eta konexio sistema sinpleak eskaintzen ditu. Baita ere, kontsultatu egiten ditu objektuen antzera abstrakzioen bidez.

Gaur egun, bi ataletan bereizi daiteke, Zope2 eta Zope3. Azken hau, zope zerbitzuaren berregituraketa da, non zope2-ren esperientzian oinarritzen saiatu diren.

Zope2-rentzako eginiko osagaiak ez dute balio, horregatik zope3-k aurrekoekin ez du bateragarritasunik. Oraindik ere, Zope berria moldaketa prozesu baten barnean dago, horretarako, five deituriko osagai bat erabiltzen ari dira. Five honekin, erraztasunak lortu ditzakete bi zoperen artean.

Zope3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zope-ren bertsio berria, Zope 3, hainbat urtetan zehar garatzen egon da. Web aplikazioetan Zope2 oso erabilgarria izan da baina erabiltzeko orduan akatsak ere aurkitu dira. Akats hauek direla eta, hauek konpontzeko zope3 sortu da, Zope-ri famatua egin zioten abantailak mantenduz. Zope3 elementuen arkitekturan oinarritzen da non elementuen konbinazioa errazten duen Python-en idatzia. Lehenengo Zope X3 3.0.0 2004ko azaroak 6ean atera zen. Eta azkeneko Zope 3.3.1 2007ko urtarrilak 14an.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]