Zor-agiri

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zor-agiria kontabilitate dokumentu bat da, non pertsona baten baldintzarik gabeko hitza gordetzen duen (zorduna), bigarrengo pertsona bati ordainduko diona (onuraduna), diru kantitate zehatz bat, denbora epe zehatz batean. Letra eta zor-agiriaren arteko desberdintasuna da zor-agiria igorria izaten dela mailegua hartzen duen pertsona berdinagatik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainketa formaleko tresna izanik, zor-agiriak hainbat baldintza bete behar ditu.

Zor-Agiria izateko aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna zor-agiria dela adierazi beharko da edo dokumentuan honako hitza barneratuta izan beharko da, ordainketa hitzarmenaren hizkuntza berdinean adierazirik egongo dena. Dokumentua inprimatua izaten denean, zor-agiriaren titulua herrialdearen hizkuntza berdinean idatzirik egon beharko da. Honako baldintza nahitaezkoa da.

Baldintzarik gabeko ordainketaren hitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zor-agiriak, kanbio letrarekin[1] alderatuta, diru kantitate bat ordaintzeko eta bere interesak moneta nazionalean zein moneta baliokide internazionalean baldintzarik gabeko hitza barneratzen du. Kantitatea letretan zein zenbakietan adierazirik izan beharko da, ordainketa moneta motarekin batera. Atzerriko monetarekin ordainduz gero, monetaren arteko aldaketa edo baliokidetasuna adireazi beharko da, kontuan hartuko dena bere epemugan. Honako baldintza da beste kreditu tituluetatik desberdintzen duena.

Esan beharra dago, ez legeak ez jurisprudentziak ere ez dute exigitzen ordainketaren baldintzarik gabeko hitza adierazita egotea, nahikoa da ordainketaren promezua inongo baldintzarik ez izatea. Adibideak:

  • (Okerra): "X" kantitatea zor eta ordainduko diot "X"ri, betiere hurrengo baldintzak ematen badira...
  • (Zuzena): "X" kantitatea zor eta ordainduko diot "X"ri...

Era berean, harpidedunak nahiko balu, baldintzarik gabeko ordainketaren promesa barneratu daiteke, adibidez:

  • Zor agiri honengatik “X” kantitatea zor eta ordainduko dut  “X”n...

Onuradunaren izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinbestekoa da zor-agiriaren onuraduna den pertsona identifikatzea. Pertsona fisiko nahiz pertsona juridiko baten aldekoa izan daiteke. Pertsona juridiko kasuan, sozietate komertzial bat izango litzateke.

Mugaeguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua ordaindua izan behar den eguna izango da mugaeguna. Muga data, zor-agiria sinatu zen data baino beranduago izango da. Zor-agiriak barneratu beharko du non aurkeztu behar den dokumentua bere ordainketarako.

Zor-agiria sinatu den data eta tokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zor-agiriak adierazita izan beharko du zein datatan sortu edo sinatu den. Ezinbestekoa da mugaeguna kontuan hartu ahal izateko. Hainbat mugaegun mota:

  • “a la vista”: zor-agiria gaindituko da bere ordainketa momentuaren aukezpenean jaulkipen data eta urtebete beranduago egingo dena.
  • “a cierto tiempo vista”: honakoa, mugaegun data aurrekoa kontuan izanik kontatu behar da.
  • “a cierto tiempo fecha”: zor-agiriaren mugaeguna adierazi den epea betetakoan izango dela, zor-agiriaren jaulkipen data kontuan izanik.
  • "a día fijo": adierazitako egunean du muga.

Harpidedunaren sinadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harpidedunaren izena eskatzen da, sinaduraz gain. Ez da onartuko hatz marka digitlik. Sinadura ezinbestekoa da eta logikoa den bezala, tituluak bere balio galduko du hura gabe.

Efikazia baldintzen asebetetzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko lege eta jurisprudentziak, kreditu titulu bat duen pertsonari alde batera utzi diren efikazia baldintzak betetzeko eskubidea ematen diete. Jurisprudentzia ez da argia izan efikazia baldintzen asebetzeaz zer ulertu behar denarekin.

Kutsakortasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zor-agiria endosu bitartez kutsakortuko da, hau da, endosua ez da kutsakortuko ordaindukoaren alderdi batetik ez eta baldintzak dituenaren aldetik.

Abala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainketa bermatu behar duen pertsonari abal-emaile deritzo, aldiz, abalduna izango da, abala prestatzearen ardura hartzen duen pertsona

Abal-emailea zordun solidario bihurtzen da, abaladunarekin batera eta haien betebeharra balizkoa da, nahiz eta betebehar bermea nulua bada ere.

Ordainketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordainketa zor-agiriaren entregatzearen aurka egin behar da. Zor-agiria independetea da komertzio ekintzarekin, bere aurkezpena nahikoa da ordainketa eskatzeko, ordainketa egin den baina ordaindukoa jaso ez denaren kasuan; hemen, ordaindukoaren kobro bikoitza egin nahi duen pertsonak delitu penal bat burutuko luke, baina autoritateen aurrean frogatu beharko litzateke, zor-agiriaren edukitzaileak, bere kobrua, merkataritza bidetik egin dezake.

Zor-agiriak “a la vista” mugaeguna izango balu, bere ordainketarako aurkeztu beharko litzateke sei hilabeteko epean, sinadura epetik.

Ordainketa Partziala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartzailea zor-agiriaren ordainketa partzial bat jasotzeaz behartuta dago, baina dokumentua gordetzeko aukera izango du zor agiria bere osotasunean kobratu arte, eta dokumentu bertan jasotako ordainketa partzialen idazpena egingo da eta kasu bakoitzeko ordaingiria atxiki izango du. Beste obligaziodunekiko tituluak emandako eskubide guztiak izaten jarraituko du

Protestoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaera naturaleko ekintza da, egiazko modua frogatuz, zor-agiria bere kobrurako une egokian aukeztu zela.

Protestoa aurrera eramaten da fe publikoa duen funtzionario baten bitartez eta dagokion akta aurrera eramango da harpidedunaren edo bere abal-emaileen aurka.

Truke-ekintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zor-agiriaren ekintza, exekutiboa da. Trukaketa ekintza zuzena edo itzulerazkoa izan daiteke. Zuzena izango da bere oinarria obligazio trukea zuzena denean eta itzulerazkoa, obligazio trukea itzulerazko oinarria duenean.

Preskripzioa: zuzenak Kolonbian preskribatzen da eta Espainian mugaegun datatik hiru urtera. Itzulerazkoan, protestu datatik hiru hilabetera preskribatzen da

Trukaketa ekintzaren edukia: hartzaileak erreklamatu dezake: zor-agiriaren zenbatekoa; proetstu gastuak eta beste legezko gastuak.

Trukezko ekintzaren erabilera: zor-agiriaren hartzaileak, beste edozein obligaziodunen ordainketa exijitu dezake.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Real Academia Española: «pagaré.» Diccionario de la lengua española. Consultado el 2 de abril de 2017.
  2. teoria general de la letra de cambio y del pagare en la ley 18.092. Editorial Jurídica de Chile. Consultado el 28 de septiembre de 2017.
  3. ↑ Artículo 15 Ley General de Títulos y Operaciones de Crédito
  4. ↑ Tesis número 392396 3a sala de la SCJN 6a Época
  5. ↑ Tesis número 1610311a Sala de la SCJN 9a Época