Zorba the Greek
Zorba the Greek (euskaraz Zorba Greziarra) 1964ko Michael Cacoyannis ziprear-grezia zinema zuzendariaren drama filma bat da. Nikos Kazantzakis idazleraren izen berdineko Zorba the Greek eleberrian oinarritua dago. Bertan, Anthony Quinn, Alan Bates, Irene Papas, Lila Kedrova, Sotiris Moustakas eta Anna Kyriako aktoreak antzeztu zuten.
7 Oscar Sarietarako izendatua izen zen, azkenean 3 irabazi zituelarik: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Lila Kedrova), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Zuri-beltza) (Vassilis Fotopoulos) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Walter Lassally). 5 Urrezko Globo Sarietarako ere izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere ez irabazi.
Filma honetako eszenarik ospetsuena zalantzarik gabe Zorbak protagonistak (Anthony Quinn) eta Basil gazteak (Alan Bates) elkarrekin sirtakia dantzatzen duten unea da, greziar musika hori filmaren soinu bandan nagusi izateaz gain berau bikain girotzen duelarik. Jatorriz filma zuri-beltzean filmatua izan zen, nahiz eta gerora filma hau maiz koloreztatua pantailaratu ohi den.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Greziar jatorriko ingeles gazte bat (Alan Bates) ondorengotzan jaso duen jabego bat jasotzeko asmoz Kretara joan da. Bidaian zehar Zorba (Anthony Quinn) ezagutuko du, izaera sendo, bizipoz ikaragarria eta antzinako ohitura legez bizi den gizona, gaztearengan eragin handia izango duelarik.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Anthony Quinn: Alexis Zorba
- Alan Bates: Basil
- Irene Papas: alarguna
- Lila Kedrova: Madame Hortense
- Sotiris Moustakas: Mimithos
- Anna Kyriakou: Soul
- Eleni Anousaki: Lola
- Yorgo Voyagis: Pavlo (George Voyadjis gisa)
- Takis Emmanuel: Manolakas
- Giorgos Fountas: Mavrandoni (George Foundas gisa)
- Pia Lindström: Neska baserritar/nekazaria (ezabatutako eszena)
- George P. Cosmatos: Aknedun aurpegiko mutikoa
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1964ko filmak
- Michael Cacoyannisek zuzendutako filmak
- Nikos Kazantzakisek idatzitako filmak
- Michael Cacoyannisek idatzitako filmak
- Anthony Quinnek antzeztutako filmak
- Irene Papasek antzeztutako filmak
- Alan Batesek antzeztutako filmak
- Pia Lindströmek antzeztutako filmak
- Michael Cacoyannisek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Greziako filmak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Drama filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Zuri-beltzeko filmak
- Grezian girotutako filmak
- Hondartzetan girotutako filmak