Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Zoroastrismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Ahura Mazda-ren irudia
Suaren tenplu zoroastriar moderno bat, gaur egungo Iranen, Yazd hirian.

Zoroastrismoa edo mazdeismoa Zaratustrak, Zoroastro grezieraz, sortu zuen erlijioa da. K.a. lehen milurtekoan sortu zen, gaur egungo mendebaldeko Turkestanen, Persiako ipar-ekialdean. Persiarren erlijio ofiziala izan zen Sasaniden dinastiaren garaian (224-651), arabiarren konkistak Islama ezarri zuen arte. Egun sinesmen hau jarraitzen duen lagun kopurua asko gutxitu bada ere, erlijioak bizirik dirau; Zoroastrista gehienak Indian eta Iranen daude, baina badira Sri Lankan eta Pakistanen ere.

Sinesmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoroastrismoak henoteismoa, nolabaiteko monoteismoa, aldarrikatu zuen lehen erlijioetako bat izan zen. Ahura Mazda da beren Jainko nagusia. Zoroastriarrek betiereko sua gurtzen dute, Jainkoaren sinboloa. Zoroastrok aditzera eman zuen Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka eta dualismoa, Argia eta Iluntasunarena (dualismo hau bera aurkituko dugu hamabigarreneko Xiiten Islamean ere). Zoroastrok zioenez badago espiritu santu bat (Spenta Mainyu), beranduago Ahura Mazda-rekin identifikatuko dutena, eta espiritu gaizto bat (Angra Mainyu edo Ahriman), kontrakoak biak, batak eguna eta besteak gaua, batak bizitza eta besteak heriotza irudikatzen dutenak. Bi espiritu hauek elkarrekin bizi dira gizaki bakoitzaren baitan.

Komunitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo komunitate zoroastriarren artean, ezagunenetarikoak Indiako Parsi komunitatea da. Izena bera Persia terminotik dator, eta Iran ingurutik Indiara joandako komunitate etorkinen erlijioa izan zen. Hala ere, gaur egungo Indian bertako erlijio-talde bat gehiago dira, eta era berean diaspora propioa dute. Horien arteko familia batean, Afrikan migratzaile, jaio zen adibidez Farrokh Bulsara, Freddy Mercury alegia[1].

Iranen, zoroastrismoaren jaioterrian, gutxiengo txiki bat dira, 25.000 lagun ingurukoa 2012ko erroldaren arabera. Hala ere, Irango Parlamentuan toki bat gordea dute.

Iranen dauden komunitate zoroastriarren artean, herrialdearen ipar-mendebaldean hizkuntza berezkoa dutenak ere badaude: pertsieraren aldaera bat den Dari Zoroastriarraz mintzo dira 8.000 eta 15.000 lagun artean[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kulke, Eckehard: The Parsees in India: a minority as agent of social change. München: Weltforum-Verlag (= Studien zur Entwicklung und Politik 3), ISBN 3-8039-00700-0
  • Ervad Sheriarji Dadabhai Bharucha: A Brief sketch of the Zoroastrian Religion and Customs
  • Dastur Khurshed S. Dabu: A Handbook on Information on Zoroastrianism
  • Dastur Khurshed S. Dabu: Zarathustra an his Teachings A Manual for Young Students
  • Jivanji Jamshedji Modi: The Religious System of the Parsis
  • R. P. Masani: The religion of the good life Zoroastrianism
  • P. P. Balsara: Highlights of Parsi History
  • Maneckji Nusservanji Dhalla: History of Zoroastrianism; dritte Auflage 1994, 525 p, K. R. Cama, Oriental Institute, Bombay
  • Dr. Ervad Dr. Ramiyar Parvez Karanjia: Zoroastrian Religion & Ancient Iranian Art
  • Adil F. Rangoonwalla: Five Niyaeshes, 2004, 341 p.
  • Aspandyar Sohrab Gotla: Guide to Zarthostrian Historical Places in Iran
  • J. C. Tavadia: The Zoroastrian Religion in the Avesta, 1999
  • S. J. Bulsara: The Laws of the Ancient Persians as found in the "Matikan E Hazar Datastan" or "The Digest of a Thousand Points of Law", 1999
  • M. N. Dhalla: Zoroastrian Civilization 2000
  • Marazban J. Giara: Global Directory of Zoroastrian Fire Temples, 2. Auflage, 2002, 240 p, 1
  • D. F. Karaka: History of The Parsis including their manners, customs, religion and present position, 350 p, illus.
  • Piloo Nanavatty: The Gathas of Zarathushtra, 1999, 73 p, (illus.)
  • Roshan Rivetna: The Legacy of Zarathushtra, 96 p, (illus.)
  • Dr. Sir Jivanji J. Modi: The Religious Ceremonies and Customs of The Parsees, 550 Seiten
  • Mani Kamerkar, Soonu Dhunjisha: From the Iranian Plateau to the Shores of Gujarat, 2002, 220 p
  • I.J.S. Taraporewala: The Religion of Zarathushtra, 357 p
  • Jivanji Jamshedji Modi: A Few Events in The Early History of the Parsis and Their Dates, 2004, 114 p
  • Dr. Irach J. S.Taraporewala: Zoroastrian Daily Prayers, 250 p
  • Adil F.Rangoonwalla: Zoroastrian Etiquette, 2003, 56 p
  • Rustom C Chothia: Zoroastrian Religion Most Frequently Asked Questions, 2002, 44 p
  • UNESCO Parsi Zoroastrian Project
  • http://parsiana.com/
  1. (Ingelesez)  Narayanan, Vasudha «Freddie Mercury también fue Farrokh Bulsara, parsi zoroastriano» The Conversation . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .
  2.   Iran facing others : identity boundaries in a historical perspective Palgrave Macmillan 2012 ISBN 9780230102538 PMC 515439666 . Noiz kontsultatua: 2019-06-04 .