Zortea ipuina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zortea ipuina, Ferdinand Von Schirachen Krimenak liburuko ipuinetako bat da. Ipuin honetako narratzailea krimen guztietan agertzen den abokatu bera da. Ipuinaren hasieran narratzaile orojakilearen ikuspegia erabiltzen du kontalariak baina ikuspegia aldatuta, amaiera aldera, narratzailea egilearekin bat egin eta oso ikuspegi subjektiboa erakusten du. Krimenak liburua benetako gertakizunak kontatzen omen ditu eta egile-narratzaileak ipuinen amaieretan bere iritziak erakutsiko ditu askotan.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Irina prostituta bat da, bezeroak haren etxera joaten dira plazeraren bila. Iraganean, bere burua hil nahi zuen. Irinak, urte batzuk lehenago, esperientzia tamalgarri batzuk izan zituen. [Soldadu]] batzuek, Irina bortxatu zuten eta haren neba hil egin zuten bere aurrean. Irina hainbatetan saiatu zen bere buruaz beste egiten, lortu ez eta gero sorterritik alde egin zuen.

Baina, Irinaren bizitza hobe baten bila Alemaniara joan zen. Kalean Kalle izeneko mutila ezagutu zuenean. Biek, pisu bat erosi zuten. Irinak arropa eta guzti erosi zion Kalleri.

Ipuinaren hasieran, Irinak bezero potolo batekin egon zen. Bezeroari plazera ematen ari zitzaion, baina, Irinak bezeroaren aurpegia ikusterakoan, hilda zegoela konturatu zen. Oso beldurtuta zegoen eta handik atera egin zen.

Kalle Irinaren etxera igo zen eta hilda zegoen bezeroa ikusi zuen. Heriotza horrek Irinari kalte handia ekarriko ziola pentsatu zuen. Beraz, Kallek Irina kartzelera eramateko beldurrez, bezeroa ezkutatzea erabaki zuen. Lehenengo, gorputz-adarrak enborretik berezitu zizkion, baita burua ere. Segidan, bezero potolo horren gorputzeko atalak poltsetan sartu zituen. Parke publikora eraman zituen poltsa haiek, lurperatu berri zuten bere txakurraren gorpuaren alboan ezkutatzeko asmoz.

Kallek Irinaren etxera bueltatzerakoan, Irina ikusi zuen. Ez zegoen hitzen bat tartekatzeko beharrik, bazekien Kallek egindakoa. Irinak poliziari deitu zion, Kalle eta biak kartzelara joango zirela jakinda. Baina, abokatu on batek liburuaren egilea eta (narratzailea) haien aldeko defentsa bikaina egin zuen. Frogatu zuen ez zutela bezeroa hil, baizik eta bezeroaren gorpuaren atalak moztu.

Irina eta Kalle, berriz zoriontsu izateko aukera berria izan zuten. Zorte ona eduki zutela pentsatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]