Zortearen galleta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zortearen galleta
oreki gozo
Osagaiakirina, azukrea eta banilla
Historia
JatorriaAmeriketako Estatu Batuak

Zortearen galleta edo fortune cookie galleta fin eta kurruskaria da, barruan, labekatzean, paperezko tira bat sartu zaiona. Paper horrek mezua darama ireki duenarentzat, profezia zein aholkua. Batzuetan, mezua txantxetakoa da: loterian aterako den zenbakia, adibidez, edo etorkizunari lotutako txantxak ("Kontua ez baduzu ordaintzen, gorriak pasako dituzu").

Galleta horien jatorria Ameriketako Estatu Batuetan dago, bertako asiar jatetxeetan. Izan ere, turismoaren eraginez, egun jatetxe txinatarretan eta Txinan bertan (Hong Kongen eta Pekinen) oso ohikoak bihurtu dira. Horregatik, askoren ustetan, ohitura txinatarra da. Gaur egun, bestetik, Interneten bidez zibergalletak eskaintzen dira halaber.[1][2]

Historia eta jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antza denez, ohitura San Frantziskon eta Los Angelesen sortu zen. Hipotesi zabalduenaren arabera, Makoto Hagiwara Golden Gate Park's Japanese Tea Gardengo sukaldariak asmatu zituen, 1909an.[3] Dena dela, badira beste hipotesi batzuk, esaterako, zenbait tokitan mongoliarren herriaren erasoen aurrean txinatarrek sistema hori asmatu omen zuten, haien mezuak ezkutuan zabaltzeko.[4] Nolanahi ere, hipotesi horrek ez du sinesgarritasun handirik.

Galleten barruan aurkitzen diren mezuak oso lausoak dira, interpretazio asko izan ditzakete. Hona hemen adibide batzuk:

  • "Zeure indar guztiez zeure ametsei ekin".
  • "Bikotekidearengandik laster berri zoriontsuak jasoko dituzu".
  • "Munduari erakuts egin dezakezuna"

Iragarpen horiek, jakina, ez dute inongo oinarririk.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]