Zortziko txiki
Zortziko txikia edo lau puntuko txikia, bertsolaritzan, 7 eta 6 silabako lau ahapaldi dituen bertsoa da. Lerro bakoitietan 7 silaba ditu eta bikoitietan 6 silaba. Errima lerro bikoitietan jartzen da. Ohiko adibidea Maritxu nora zoaz doinua izaten da.[1][2][3][4]
Zortziko txiki izena Hego Euskal Herrian erabiltzen da batez ere, eta lau puntuko txiki Iparraldean.[5]
Adibidea: Maritxu nora zoaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zortziko txikiak 13 silaba ditu eta etenaldi bakarra zazpigarren silabaren ondotik.[1]
- Ma -- ri -- txu, no -- ra zo -- az // e -- der ga -- lant ho -- ri?
- 1.......2....3.....4......5....6......7 // 1....2......3......4.....5......6
Lau aldiz errepikatzen da egitura hori:
- Maritxu, nora zoaz (7)
- eder galant hori? (6a)
- Iturrira, Bartolo, (7)
- nahi badezu etorri.(6a)
- Iturrian zer dago? (7)
- Ardotxo txuria. (6a)
- Biok edango degu (7)
- nahi degun guztia.(6a)
Doinu ugari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolariek gehien baliatzen dituzten neurriak Zortziko handia edo Zortziko txikia dira, bertsak 4 neurtitz dituelarik.[1]
Bertsolaritzaren Datu-Basean 90 doinu eskaintzen dira[6] eta bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[7]
Zortziko txikiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, doinu asko baitago zortziko txikiko neurrian, 90 gutxienez, Euskal Herrikoak eta nazioartekoak ere bai. Esate baterako, hauek:
- Behin batean Loiolan (Bilintx, Egan), Annie's Song (John Denver, 1974)
- Internazionala (Pierre Degeyter, 1888)
- Bautista Basterretxe[8]
- Errota zahar maitea[9]
- Gazte-gaztetatikan[10]
- Gernikako arbola[11]
- Iturengo arotza[12]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Zortziko handia eta Zortziko txikia» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Iturriaga, Unai; Arozena, Estitxu. (D.L. 2007). Gu ere bertsolari. Lanku ISBN 978-84-935192-8-5. PMC 1123139138. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Maritxu nora zoaz I - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Mendizabal, Mikel; Kazabon, Antton. (1993). Txikitik handira. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea (GIE) ISBN 84-7703-040-5. PMC 247599958. (Noiz kontsultatua: 2022-12-17).
- ↑ «estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Zortziko txikirako doinuak (90)» bdb.bertsozale.eus (BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bautista Basterretxe - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Errota zahar maitea - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gazte-gaztetatikan - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Gernikako arbola - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Iturengo arotza I-A - Doinutegia - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).