Edukira joan

Zotz egiteko formula

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zotz egiteko formulak haur jolas batzuetan taldekideak aukeratu edo jolaseko pertsonaiaren bat edo bestea nor izango den zotz egiteko erabiltzen diren kanta, hitz-joko edo bestelako formulak dira.

Zotz egiteko kantak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zotz egiteko kantetan, jolasean aritu behar duten haurrak biribilean jarritakoan, bat silabaz silaba kantatzen hasten da, aldi berean biribilekoak banan-banan seinalatuz erlojuko orratzen norabidean edo alderantziz. Kantako azken silaba egokitzen zaion haurra aukeratua da.

Euskaraz, zotz egiteko hainbat kanta daude. Horietako bat hau da:

Dona dona katona
sutondoan aitona
lepotik behera kuttuna
atera hadi kanpora
neska edo mutil tuntuna.

Aldaerak ere ditu; Oiartzunen, esaterako, hau jaso da:

Dona-dona, katona,
kaka zaharra mantzona.
Kukulumera-kukulumera,
atsoa goitik behera.
Nongo atsoa?
Tarrapateko atsoa;
eskaileran beheti erorita
hautsi du kaskoa.

Zotz egiteko beste formula batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantak alde batera, badira bestelako formulak jolasetan zotz egiteko. Adibidez, haur adina txotx biltzen dira, tartean motzagoa den bat. Batek esku batean gordeko ditu, txotxen zati bat erakutsiz. Bakoitzak txotx bat aukeratuko du. Motza aukeratzen duena hasiko da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]