Edukira joan

Anzû

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zu (mitologia)» orritik birbideratua)
Anzû
Ezaugarriak

Anzû, d edo Imdugud (sumerreraz: 𒀭𒅎𒂂dim.dugudmušen) Mesopotamiako munstroa izan zen, hego haizea eta ekaitz-hodeiak pertsonifikatzen zituena.

Apsu eta Lur zabaleko ur garbietatik sortua izan zen, edo Sirisen seme gisa.[1] Siris jainkosa bere ama bezala, antzinako Mesopotamiako mitologian, ura eta sua arnasten zuen txori-gizon bat bezala irudikatzen zuten, noizbehinka grifo (lehoi gorputza eta arrano edo beste hegazti baten burua) bezala ere irudikatzen zuten arren.

Anzû Txoriaren mitoan, honen deskuidu batean, botere gorena Enlili ematen dioten patuen oholtxoak lapurtu zituela eta gero mendian ezkutatu zituela kontatzen da.

« [..] etengabe begiratzen zion Enlil jainkoen aitari, Zeru-Lurraren lotuneko jainkoari... etengabe begiratzen zion bere zeruko Patuen Oholtxoari. Hartuko dut Patuen Oholtxo jainkotiarra, jainkoen nahiak gobernatuko ditut, nire tronua ezarriko dut, Zeruko Dekretuen nagusia izanen naiz: Igigi guztiak zuzenduko ditut! »


Jainkoak batzar batean bildu ziren eta Ninurta berarekin borrokatzea erabaki zuten. Garaitua, Imdugud erbesteratu eta gurtza jasotzen zuen hiria, Ur, suntsitu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.