Zuberoako bizkonderria
| Zuberoako bizkonderria | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1023 – 1307 | |||||||
| Konderria | |||||||
|
| |||||||
Egoera politikoa 1177 inguruan | |||||||
| Geografia | |||||||
| Hiriburua | Maule | ||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | Euskara | ||||||
| Erlijioa | Kristautasuna | ||||||
| Historia | |||||||
| |||||||
Zuberoako bizkonderria Zuberoak Erdi Aroan izan zuen antolaketa izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batzuen ustez, Zuberoako bizkonderria IX. mendean sortu zen[1] eta Aznar bihurtu zen lehenengo bizkondea izanda[2]. Besteen ustez, berriz, Antso III.a Nagusiak sortu zuen 1023an, lehendabiziko bizkonde Antso Gilen izanik[3].
Maule leinuak XIII. mendera arte iraun zuen gobernuan bai Nafarroako erregearen menpean (Alfontso I.ak Mauleko gaztelua indartu zuen[4]; Antso VI.a Jakintsuak Erriberrin bizkondea epaitu zuen bere nagusia zelako[3]) bai, Akitaniako dukepean[4] eta normalean inguruko erresumen artean independentzia mantendu nahian.
1152an Leonor Akitaniakoak Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zenean Zuberoa eta Lapurdi ingelesen eskuetan geratu ziren[2][4]. Hauek ohiturak errespetatu bazituzten ere[4]. XIII. mendean Zuberoa matxinatu egin zen eta 1307an Henrike III.a Ingalaterrakoak Zuberoako bizkonderriarekin amaitu zuen[4][5]. Ordutik aurrera, ingelesek Gaskoniatik kontrolatu zuten herrialdea[4]. Bizkondeak Nafarroako Erresumara ihes egin zuen.
Zuberoako bizkondeen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Zuberoako bizkondeen zerrenda[4]:
- 1023-1040: Antso Gilen.
- 1040-1085: Raimundo Gilen I.a.
- 1085-1120: Gilen Raimundo.
- 1120-1130: Gassion.
- 1130-1150: Oier I.a.
- 1150-1170: Nafarroakoa, Oier II.a senarrarekin batera.
- 1170-1178: Bernardo Antso.
- 1178-1200: Raimundo Gilen II.a.
- 1200-1230: Raimundo Gilen III.a.
- 1230-1244: Raimundo Gilen IV.a.
- 1244-1257: Raimundo Gilen V.a.
- 1257-1307: Oier III.a.