Zubiaurre jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zubiaurre jauregia
Errenteriako hirigune historikoa
Zubiaurre jauregia.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Errenteria
Koordenatuak 43° 18′ 44″ N, 1° 53′ 51″ W / 43.312157°N,1.897604°W / 43.312157; -1.897604Koordenatuak: 43° 18′ 44″ N, 1° 53′ 51″ W / 43.312157°N,1.897604°W / 43.312157; -1.897604
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Arkitektura
Estiloa Barrokoa
Ondarea
15

Zubiarre jauregia Errenteriako Santa Klara kalean dagoen XVII. mendeko oinetxea da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1638an, herria suntsitu zuen sutearen ondoren egin ziren berreraiketa lanen ondorioa dira Errenteriko oinetxe garrantzitsuenak, Zubiaurre jauregia barne. Garai honetan birmoldatu zen, etxeaurreak zuen itxura gotikoa barrokora aldatuz[2]. Herria hiribildua zenean oinetxe honek Frantziako Atea zaintzen zuen harresiaren parte izanik; Iparraldeko etxeaurretik hasten zen harresia eta Beheko kaleko etxeen atzekaldeek osatzen zuten ibairantz. Santa Klarako arrabaletik egiten ziren sartu-irtenen arduraduna zen[3].

Zubiaurre jauregiak izen desberdinak izan ditu historian zehar, familia nagusi desberdinen jabetza izan bait zen, hala nola, Jauregi Zahar, Antia-Enea, Amasa-Enea eta Elizalde-Enea. Familia hauen desagertzeak eta XIX. mendean jauregiaren erabilera etxebizitzetara bilakatzea dira XXI. mendera egoera txarrean iristea[4].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukizuzena du, behekoa eta beste bi solairu eta estalkia hiru aldeetara[5]. Hegoaldeko etxeaurrea da nagusia, solairu bakoitzeko hiru bao eta behekoan ate tatxonatu bat, leiho bat ezkerrean eta eskubiko beste leihoa zena, sarbide bihurtua ditu[3]. Lehenengo solairuko hiru baoek balkoi luzea osatzen dute, ezkerraldean jauregitik perpendikularki irteten den luzapen bat du, funtzio argirik ez duenak. Bigarren solairuan, balkoi luzearen erdian, Elizalde sendiaren armarria dago, XVII. mendean jabetza zutenak, bi sirena eusle eta dorre hirukoitza duten bi gaztelu erakusten dituenak[2]. Mendebaldeko etxeaurrean kañoi itxurako gargola bat ikus daiteke eta eskailera-buruak argiztatzeko altuera desberdinetara ireki ziren leihoak. Iparraldeko etxeaurreak, atzekaldekoak,ibaira ematen zuen eta bertako ateek itsas jarduerekin lotutako zereginetarako erabiliak ziren[4]. Lurraren maila desberdina denez bi aldeetan, atzeko aldetik solairu bat gehiago dago[5].

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gipuzkoako Batzar Nagusiak Arte zibila
  2. a b Errenteriako Udala Arkitektura zibila
  3. a b Hiru Zubiaurre jauregia
  4. a b Errenteriako Udala. Herria ezagutzen Zubiaurre jauregia
  5. a b Oarsoaldea TurismoaZubialde Jauregi barrokoa