Edukira joan

Zubieta (Nafarroa)

Artikulu hau Nafarroa Garaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zubieta».
Zubieta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Zubietaren ikuspegi orokorra, 2011ko apirila

Bandera

Zubietako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaMalerreka
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Zubieta
AlkateaErnesto Domínguez Olea
(Herriko Taldea)
Posta kodea31746
INE kodea31263
Herritarrazubietar, zubitar
Geografia
Koordenatuak43°07′30″N 1°44′32″W / 43.12489°N 1.74236°W / 43.12489; -1.74236
Azalera18,6 km²
Garaiera207 metro
Distantzia60 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria292 (2025:  2)
alt_left 138 (%47,6) (%52,4) 152 alt_right
Dentsitatea1,57 bizt/km²
Euskara
Euskaldunak[1]%  (2021)
Kaleko erabilera [2]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zubieta.eus/

Zubieta[3] ([s̻uβi.eta]; Zubita [s̻uβita] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. Iruñetik 60 kilometro iparraldera. Ezkurra errekaren ondoan dago, 207 metroko garaieran. 2017an 308 biztanle zituen.[4]

Herriguneko sarreran dagoen zubiak ematen dio izena herriari.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubieta Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. Arantza eta Goizuetarekin du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean. Herrira heltzeko, lehenik N-121A errepidea hartu behar da Donezteberaino eta, ondoren, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidea.

Jasokunde eliza eta herrigunea.

Orografiari dagokionez, udalerriaren iparraldean, Loitzate (1.048 m), Iramendi (1.010 m), Arainburu (1.054 m), Ekaitza (1.046 m) eta Oltzorrotz (895 m) mendiak ditugu, Mendaurko mendilerroan. Mendaur bera (1.131 m) are iparralderago gelditzen da. Hegoaldean, bertzela, Aintzingurutze (713 m) dago.

Zubietak klima ozeaniko epela du (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Ozeano Atlantikoaren hurbiltasuna dela eta, euri, laino eta langar ugari izaten da.[5] Urteroko batez besteko prezipitazioak 1.800-2.000 ingurukoak izaten dira, urte osoan zehar ongi banaturik. Urteko euri egunak 180 izaten dira. Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 12°-14 °C da; hilik hotzena, urtarrila da (6,7 °C), eta beroena uztaila (21,5 °C).[6]

Honako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa, Sarekoa eta Zubieta (herriburua).

Metro baserri mapa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute (zubiko autobus geltokian jarrita dago) eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jartzen ere hasiak dira. 2020ko maiatzean Zubietan, Beran, Aranon eta Beran jarrita zeuden Helpbidea mapak; eta prestatzen ari ziren Arantzan, Areson, Iturenen, Etxalarren, Lesakan eta Sunbillan.[7][8][9][10]

Zubietako baserrietara heltzeko "metro-baserri-mapa" eta qr-aplikazioa.[7][9]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Goizueta, Arantza, Ituren eta Labaien.

Zubietako irezelaiak

Zubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso IV.a Garzeitzen agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburua Doneztebe zen. 1280an, 18 sol eta erdiko petxa ordaintzen zuen Zubietak urtean. 1434an, Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zen eiurdea barne.[6]

1421ean, Karlos III.a erregeak Iruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, eta hiribildu ona titulua ondoren; hala herriak jarlekua eskuratu zuen Nafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren; 1630ean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta Oteitzak Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago, 1665ean, Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Zubietak, 1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura 1845ean desegin zen arte. Urte horretan, udalerri independente eratu zuen.[11][12]

Zubietak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 616 bizilagun zituen, eta 319 besterik ez 2017an.[4]

Biztanleriaren tamainaUrtea250300350400450500550600650189019201950198020102040ZubietaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 152 gizon, 138 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
2.17
0.00
 
90-94
 
2.17
2.63
 
85-89
 
2.90
3.29
 
80-84
 
0.00
5.26
 
75-79
 
2.90
5.26
 
70-74
 
4.35
7.89
 
65-69
 
6.52
13.82
 
60-64
 
7.97
8.55
 
55-59
 
5.07
6.58
 
50-54
 
5.80
9.21
 
45-49
 
7.97
7.24
 
40-44
 
7.25
2.63
 
35-39
 
4.35
3.29
 
30-34
 
2.17
3.95
 
25-29
 
5.80
2.63
 
20-24
 
8.70
9.21
 
15-19
 
7.25
5.92
 
10-14
 
9.42
1.97
 
5-9
 
5.07
0.66
 
0-4
 
2.17
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística
Hazkunde begetatiboa
Hazkunde begetatiboa (pertsonak)Urtea−4−20246200820112014201720202023ZubietaHazkunde begetatiboa
Urtea2008200920102011201220132014201520162017201820192020202120222024
Hazkunde begetatiboa 5−2−1−1512−3−21−2−2−2−2−3−1
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[13] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Batez besteko adina
AdinaUrtea424344454647200320072011201520192023ZubietaBatez besteko adina
Urtea20032004200520062007200820092010201120122013201420152016201720182019202020212022202320242025
Batez besteko adina 45,9346,2345,3445,0344,7744,5644,3444,244,6645,4243,2942,7942,7942,6243,2842,8444,0644,5144,2544,0144,8245,546,17
Honakoa batez besteko adina erakusten duen grafiko bat da. Datuak Nastat erakundeak eskaintzen ditu[14] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.

Jaiolekuari dagokionez, 2025. urtean biztanleen % 64,5 udalerri berean jaioak ziren[15], probintziako batez bestekoaren (% 37,3) gainetik. Beste erkidego batzuetan jaiotakoak (EAE barne) % 14,8 dira, eta espainiar estatutik kanpo jaiotakoak % 5,5 —probintzian % 19,8—.

Biztanleria jaiolekuaren arabera Nafarroako mapa
Udal
Prob
Best
Udalerri berean · % 64,5Probintzia berean · % 15,2Beste erkidegoa · % 14,8Estatutik kanpo · % 5,5
Jaiolekua bizilekuarekin alderatuta (2025). Iturria: INE.

Biztanleria atzerritarra

Espainiar estatutik kanpo jaiotako 16 biztanleren artean, gehienak Amerikan jaioak dira (% 43,8)[16]. Jaiotza herrialde nagusiak Venezuela, Herbehereak, Aljeria dira.

Atzerrian jaiotakoak, eskualdeka
Amer
Euro
Afri
Amerika · % 43,8Europa · % 31,3Afrika · % 25
Espainiar estatutik kanpo jaiotakoak, eskualdeka (2025). Iturria: INE.
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera
◄ gizonezkoakjaioterriaemakumezkoak ►
Jaiolekuko herrialde nagusiak, sexuaren arabera (2025). Iturria: INE.

INEren 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 188 etxebizitza zeuden: 124 (% 66,0) nagusiak eta 64 (% 34,0) ez-nagusiak.[17]

188etxebizitza
124etxegune

Etxebizitza multzoa Nafarroako mapa

124
64
Etxebizitza nagusia (124)Ez-nagusia (bigarrena edo hutsa) (64)

Guztira 124 etxegune zeuden, eta horietatik 45 (% 36,3) pertsona bakarrekoak ziren.[18]

Etxeguneak tamainaren arabera

Pertsona 145
2 pertsona28
3 pertsona21
4 pertsona22
5 edo gehiago8

Hezkuntza-maila

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, udalerrian 15 urte edo gehiagoko 250 biztanle zeuden. Lortutako ikasketa-mailarik altuenari dagokionez, goi-mailako ikasketak zituztenak % 30,0 ziren; bigarren hezkuntzako bigarren etapa (batxilergoa edo erdi-mailako lanbide-heziketa) zutenak % 24,8; bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH edo antzekoa) zutenak % 30,8; eta lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak % 14,4.[19] Goi-mailako ikasketak zituztenen proportzioa % 27,4 zen 2021ean eta % 30,0 2024an; beraz, 2,6 puntu igo zen 3 urtean. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenena, berriz, % 19,4 izatetik % 14,4 izatera pasatu zen. Sexuaren arabera, goi-mailako ikasketak zituztenak emakumeen artean % 37,0 ziren, eta gizonen artean % 23,7; 13,3 puntuko aldea, emakumeen alde. Lehen hezkuntza edo gutxiago zutenak, berriz, emakumeen % 13,4 eta gizonen % 15,3 ziren.

250biztanle 15 urte edo +, 2024
% 30,0goi-mailako ikasketak+2,6 puntu 2021etik mapa
% 14,4lehen hezkuntza edo gutxiago−5,0 puntu 2021etik mapa
% 14,4
% 30,8
% 24,8
% 30,0
Lehen hezkuntza edo gutxiago · % 14,4Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH) · % 30,8Bigarren hezkuntzako bigarren etapa · % 24,8Goi-mailako ikasketak · % 30,0
Lortutako ikasketa-mailarik altuena, 15 urte edo gehiagoko biztanleen artean (2024). Nafarroako mapa
Sexuaren araberako banaketa
15 urte edo gehiagoko biztanleria ikasketa-mailaren eta sexuaren arabera, Zubieta, 2024
Ikasketa-mailaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Goi-mailako ikasketak75% 30,031% 23,744% 37,0
Bigarren hezkuntzako bigarren etapa62% 24,834% 26,028% 23,5
Bigarren hezkuntzako lehen etapa (DBH)77% 30,846% 35,131% 26,1
Lehen hezkuntza edo gutxiago36% 14,420% 15,316% 13,4
Guztira250% 100,0131% 100,0119% 100,0
Urtez urteko bilakaera
Ikasketa-mailaren bilakaera (%), Zubieta, 2021–2024
UrteaGoi-mailakoakBatx. / erdi LHDBHLehen H. edo gutx.15 urte edo +
2021% 27,4% 22,6% 30,6% 19,4248
2022% 28,3% 25,1% 31,6% 15,0247
2023% 28,6% 26,5% 30,6% 14,3245
2024% 30,0% 24,8% 30,8% 14,4250
500 biztanletik beherako udalerrietan, INEk ikasketa-maila lau multzo nagusitan baino ez du argitaratzen, eta ez du jaiolekuaren araberako daturik ez ikasten ari direnei buruzkorik ematen.

Diru-sarrerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023. urtean, biztanle bakoitzeko batez besteko errenta garbia 14.939 euro-koa zen[20], eta etxegune bakoitzeko 36.476 euro-koa. Balio hori probintziako batez bestekoaren (16.423 euro) azpitik dago, eta Espainiako batez bestekoaren (15.036 euro) parean. Kontsumo-unitateko errentaren mediana (etxeguneen tamaina eta osaera kontuan hartzen dituen neurria) 22.168 euro zen. Errenta gordina 18.139 euro-koa izan zen pertsonako.

Diru-sarreren iturri nagusia soldata da, guztizkoaren % 59,2[21]. Gainerako iturriak: pentsioak (% 23,2), beste diru-sarrerak (% 10,8), langabezia-prestazioak (% 1,2), beste prestazioak (% 5,6).

59%
23%
11%
Soldata · % 59,2Pentsioak · % 23,2Langabezia · % 1,2Beste prestazioak · % 5,6Beste sarrerak · % 10,8
Diru-sarreren banaketa iturriaren arabera.

Desberdintasuna

Errentaren banaketaren desberdintasuna neurtzeko Gini indizea erabiltzen da[22][oh 1]. Udalerrian indizea 24,6 da, probintziakoaren (30,9; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (32,1) azpitik. P80/P20 zatidurak, hau da errenta-banaketaren 80. eta 20. pertzentilen arteko zatidura, 1,9 da, probintziakoaren (2,6; Nafarroako mapa) azpitik eta Espainiakoaren (2,8) azpitik.

Jarduera ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

INEren 2024ko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuaren arabera, Zubieta udalerrian biztanleria aktiboa (okupatuak eta langabeak) 138 pertsona ziren, hau da, 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 56,8; gainerako % 43,2 inaktibo zeuden.[23] Aktiboen artean, langabezia-tasa % 5,8 zen. Sexuaren arabera, gizonezkoen jarduera-tasa % 56,8 zen eta emakumezkoena % 56,8; langabezia-tasa, aldiz, % 9,9 eta % 1,5 zen, hurrenez hurren.[23]

Okupatuen kopurua 125 zen 2023ean, 2021eko 126etik behera.[24] Emakumeek okupatuen % 48,0 osatzen dute, eta gizonek % 52,0.

125okupatu, 2023−% 0,8 2021etik
% 48,0emakumeak okupatuen artean
% 56,8jarduera-tasa, 2024
% 5,8langabezia-tasa, 2024
16 urte edo gehiagoko biztanleria jarduerarekiko loturaren arabera (2024)
% 53,5
% 43,2
Okupatuak · % 53,5Langabeak · % 3,3Inaktiboak · % 43,2
16 urte edo gehiagoko biztanleria jardueraren eta sexuaren arabera, Zubieta, 2024
EgoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Okupatuak130% 53,564% 51,266% 55,9
Langabeak8% 3,37% 5,61% 0,8
Inaktiboak105% 43,254% 43,251% 43,2
Guztira243% 100,0125% 100,0118% 100,0

Jarduera-sektoreak

Jarduera-sektoreei dagokienez, okupatuak honela banatzen dira: zerbitzuak (% 64,8), industria (% 15,2), nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza (% 12,0) eta eraikuntza (% 8,0).[24]

Okupatuak jarduera-sektorearen arabera (2023) Nafarroako mapa
% 12,0
% 15,2
% 8,0
% 64,8
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza · % 12,0Industria · % 15,2Eraikuntza · % 8,0Zerbitzuak · % 64,8

Okupazioa eta lan-egoera

Okupazio-mailari dagokionez, langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak dira talderik ugariena, okupatuen % 63,2; ondoren, zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak daude (% 24,0), eta oinarrizko okupazioak % 8,0.[25] Bi sexuetan langile kualifikatuak dira nagusi (gizonen % 63,1 eta emakumeen % 63,3).

% 24,0
% 63,2
% 8,0
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak · % 24,0Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak · % 63,2Oinarrizko okupazioak · % 8,0Ez dago jasota · % 4,8
Okupatuak okupazioaren eta sexuaren arabera, Zubieta, 2023
OkupazioaGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Zuzendariak eta goi eta erdi mailako teknikariak30% 24,012% 18,518% 30,0
Langile kualifikatuak eta maila baxuko ofizialak79% 63,241% 63,138% 63,3
Oinarrizko okupazioak10% 8,09% 13,81% 1,7
Ez dago jasota6% 4,83% 4,63% 5,0
Guztira125% 100,065% 100,060% 100,0

Okupatuen % 77,6 besteren konturako langileak dira, eta % 22,4 norberaren konturakoak.[26]

% 22,4
% 77,6
Norberaren kontura · % 22,4Besteren kontura eta beste egoera bat · % 77,6
Okupatuak lan-egoeraren eta sexuaren arabera, Zubieta, 2023
Lan-egoeraGuztira%Gizonak%Emakumeak%
Norberaren kontura28% 22,414% 21,514% 23,3
Besteren kontura97% 77,651% 78,546% 76,7
Guztira125% 100,065% 100,060% 100,0

Lehen sektorea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerrian 23 nekazaritza-ustiategi zeuden, eta guztira 511 hektarea nekazaritzako azalera erabilgarri (NAE) lantzen zuten[27][oh 2]. Udalerriaren azalera 18,6 km² denez, NAE lurraldearen % 27,4 da[28]. Lur-erabileraren arabera, NAEren % 98,6 larre iraunkorrak (504 ha, 23 ustiategitan), % 1,3 lur goldagarria (6,5 ha, 11 ustiategitan), norberaren kontsumorako baratzeak (0,31 ha, 13 ustiategitan), arbolak (0,19 ha, 3 ustiategitan) eta berotegiak edo babes garai irisgarriak (0,06 ha, ustiategi batean)[oh 3].

Nekazaritzako azalera erabilgarria (NAE)
NAE udalerriaren azaleran
27%
73%
NAE · 511 ha (% 27,4)Gainerako azalera · 1.349 ha (% 72,6)
NAE, lur-erabileraren arabera
99%
Lur goldagarria · 6,5 ha (% 1,3)Larre iraunkorrak · 504 ha (% 98,6)Arbolak · 0,19 ha (< % 0,1)Baratzeak · 0,31 ha (% 0,1)Berotegiak · 0,06 ha (< % 0,1)
Iturria: INE, Nekazaritza Errolda 2020; udalerriaren azalera: Wikidata.

Abeltzaintza

2020ko Nekazaritza Erroldaren arabera, udalerriko abeltzaintza-ustiategietan 112 behi, 1.752 ardi eta ahuntz eta 15 txerri zeuden[29].

Ibilgailu-parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) 2025eko datuen arabera, udalerrian 205 gidari zeuden erroldatuta: 121 gizon (% 59) eta 84 emakume (% 41)[30]. Biztanleen % 70,7 gidatzeko gai zen.

Ibilgailu-parkea 370 ibilgailuk osatzen zuten: 177 turismo, 67 motozikleta, 54 furgoneta, 39 kamioi eta 11 ziklomotor[30]. Motorizazio-tasa 1.000 biztanleko 610 turismokoa zen, probintziako batez bestekoaren (512) gainetik.

Turismoen batez besteko adina 14,2 urtekoa zen; turismoen % 5,1k 4 urte baino gutxiago zituen, eta % 10,2k 25 urte baino gehiago[30]. Erregaiari dagokionez, ibilgailuen % 61,6 diesel zen eta % 37,8 gasolinazko; 2 ibilgailu elektrifikatu zeuden (% 0,6; probintzian % 1,3). Ingurumen-bereizgarriari dagokionez, ibilgailuen % 0,6k zuen 0 edo ECO etiketa, eta % 43,4k ez zuen etiketarik[oh 4].

Ibilgailu-parkea (2025)
Ingurumen-etiketa
26%
30%
43%
0 etiketa · 2 (% 0,6)C etiketa · 95 (% 26,2)B etiketa · 108 (% 29,8)Etiketarik gabe · 157 (% 43,4)
Turismoak, adinaren arabera
12%
28%
44%
10%
< 4 urte · 9 (% 5,1)4–8 urte · 22 (% 12,4)8–15 urte · 50 (% 28,2)15–25 urte · 78 (% 44,1)≥ 25 urte · 18 (% 10,2)
Iturria: DGT, «Datos municipales general» (2025).

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu. Horren ondorioz, Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten 2008ko martxoaren 28an. 2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aukeratu zuten alkate, ordukoan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen. 2015eko udal hauteskundeetan bi talde aurkeztu ziren. Ernesto Dominguez buru zuen Herriko Taldea nagusitu zen, 145 boto eskuratuta (6 zinegotzi). Mikel Telletxea zerrendaburu zuen Zubietarrak taldeak zinegotzi bakarra erdietsi zuen.[31]Ordutik Ernesto Dominguez Olea da Zubietako alkatea.

UrteaAlderdiaBotoakZinegotziak
1979[32]Independientes 11883
Independientes 2612
Independientes 3552
1983[32]Independientes 11274
Independientes 2793
1987[32]Ortzadar1257
1991[33]Iramendi1104
Herri Taldea943
1995[34]Herriko Taldea1357
1999[35]Euskal Herritarrok1357
2003[36]Elutsa1357
2007---
2011[37]Herriko Taldea1275
Eutsi602
2015[37]Herriko Taldea1456
Zubietarrak431

Alkate zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1936-1950 Martin Etxekolonea
1950-1955 Francisco Juanikorena
1955-1958 Juan Baleztena Arozena
1958-1961 Juan Baleztena Arozena
1976-1979 Eustakio Loiarte Elizalde
1979-1983 Tomas Ochandorena Fagoaga
1983-1987 Jose Javier Juanikorena Juanikorena
1987-1991 Jose Javier Juanikorena Juanikorena Ortzadar
1991-1992 Ana Maria Mugika Iramendi
1992-1995 Francisco Mitxelena Celaieta
1995-1999 Venancio Baleztena Santesteban Herriko Taldea
1999-2003 Venancio Baleztena Santesteban Euskal Herritarrok
2003-2005 Jon Mikel Aragon Ibarra Elutsa
2005-2008Leire Ortuoste GartziaElutsa
2008-2011Francisco Mitxelena CelaietaKudeaketa batzordea
2011-2015Francisco Mitxelena CelaietaHerriko Taldea
2015-2019Ernesto Dominguez OleaHerriko Taldea
2019-2023 Ernesto Dominguez Olea Herriko Taldea
2023- Ernesto Domingez Olea
  • HELBIDEA: Kale Nagusia z/g

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubietako joaldunak.

Zubietako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjinetan. Bezperan, besta seinale gisa, arbola altxatzen dute.[38]

Garrantzi handiko ospakizunak dira inauteriak, herrian "iñotik" deituak. Egun horietan joaldunak ateratzen dira dira, ondoan duten Iturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira; egunik garrantzitsuena asteartea da.

Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, meza ematen da ermitan, eta dantzaldia izaten da herriko plazan.

Film hauek errodatu dira Zubietan:

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubietako errota ekomuseoa
  • Jasokunde eliza, herriaren goiko aldean. XVI. mendekoa bada ere, XIX. mendera arte ez zen amaitu. Gurutze latindarreko oinplanoa du, bi tarteko habeartea, albo kaperak gurutzaduran, eta burualde zuzena. Atelada XVI. mendekoa da, eta geometria- eta landare-motiboak ditu apaingarri gisa. Erretaula nagusia barrokoa da, XVII. mendekoa, Martin Aiaroak egindakoa. Aipagarriak dira Errosarioko Andre Maria eta Andre Maria Haurrarekin irudi erromanistak.[12]
  • San Anton ermita, XVI. mendekoa. Herritik kanpo dago, Aurtiz eta Zubietaren artean, NA-170 errepidearen ondoan. Oinplanta laukizuzena du, burualde zuzena eta zurezko estaldura.[12] Barnean San Joan Bataiatzailearen irudia dago, egun desagerturik dagoen izen bereko ermitatik ekarria.[6]
  • Zubietako errota ekomuseoa. 1785ean eraiki zen errota, eta gaur egun martxan segitzen du antzinako makineriarekin. Beheko solairuan bi errotarri daude, bi artoa ehotzeko eta hirugarrena gariarentzat. Hiru zati ditu ekomuseoko bisitak. Lehenbizikoak errotazainaren lanean sartzen du bisitaria, zuzenean ikusiz garia eta artoa nola ehotzen diren. Jarraian, erakusketa txiki batek ehotzeari, zurezko artisautzari eta usadiozko nekazaritza lanei lotutako tresna etnografikoak erakusten ditu. Azkenik, audio batean oinarritutako solasaldi batek Zubietako usadioen berri ematen du, inauteriena barne.[40][41]
  • Antzinako garbitegia, herriko sarreran. Berriki zaharberritua izan da.[42]
  • Uraren bidea: oinezko eta bizikletentzako bide berdea.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubietar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ 0 balioak berdintasun osoa adierazten du eta 100 balioak desberdintasun handiena; zenbat eta baxuagoa, orduan eta banaketa berdinagoa.
  2. ↑ INEk ustiategi baten lur guztiak ustiategia kokatuta dagoen udalerriari egozten dizkio, nahiz eta lur horietako batzuk beste udalerri batzuetan egon. Horregatik, udalerri batzuetan NAE udalerriaren azalera baino handiagoa izan daiteke.
  3. ↑ Ustiategi batek lur-erabilera bat baino gehiago izan ditzake; horregatik, erabilera bakoitzeko ustiategi-kopuruen batura ustiategi guztien kopurua baino handiagoa izan daiteke.
  4. ↑ DGTren ingurumen-etiketak ibilgailuen isurien araberakoak dira: 0 (elektrikoak eta autonomia handiko entxufagarriak), ECO (hibridoak eta gasezkoak), C (Euro 4tik aurrerako gasolina-ibilgailuak eta Euro 6ko dieselak), B (Euro 3ko gasolina-ibilgailuak eta Euro 4-5eko dieselak); zaharrenek ez dute etiketarik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  2. ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. 1 2 Navarra: Población por municipios y sexo. 2017. ine.es (kontsulta data: 2018-10-22).
  5. ↑ Nafarroako meteorologia eta klimatologia: Zonalde atlantikoa. meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  6. 1 2 3 Zubieta. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2018-10-23).
  7. 1 2 «Helpbidea proiektua Aranon eta Goizuetan aurkeztu dute maiatzaren 2an - Leitzaldea» Erran.eus (kontsulta data: 2020-08-22).
  8. ↑ «Helpbidea proiektua aurkeztu dute Zubietan - Malerreka» Erran.eus (kontsulta data: 2020-08-22).
  9. 1 2 (Gaztelaniaz) Tracasa. (2019-04-23). «Tracasa Instrumental colabora en la creación de “Metro-Baserri”» Tracasa (kontsulta data: 2020-08-22).
  10. ↑ www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2020-08-22).
  11. ↑ Santesteban. enciclopedianavarra.com (kontsulta data: 2018-10-23).
  12. 1 2 3 Zubieta. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  13. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  14. ↑ «Indicadores municipales - Nastat» Nafarroa.eus (kontsulta data: 2026-08-03).
  15. ↑ INE, «Población por relación entre lugar de nacimiento y de residencia» (Padroia), Jatorria Nafarroa.tab.
  16. ↑ INE, «Población por país de nacimiento» (Padroia), Jaioterria Nafarroa.tab.
  17. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxebizitzak udalerrika eta motaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  18. ↑ (Gaztelaniaz) «Etxeguneak udalerrika eta tamainaren arabera» 2021eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (Espainiako Estatistika Institutua).
  19. ↑ (Gaztelaniaz) «Población de 15 y más años por sexo y nivel de estudios (agregado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  20. ↑ INE, «Indicadores de renta media y mediana» (ADRH), ADRH errenta Nafarroa.tab.
  21. ↑ INE, «Distribución por fuente de ingresos» (ADRH), ADRH fuente Nafarroa.tab.
  22. ↑ INE, «Índice de Gini y distribución de la renta P80/P20» (ADRH), ADRH gini erreferentziak.tab.
  23. 1 2 (Gaztelaniaz) «Población de 16 y más años por sexo y relación con la actividad (agrupado) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  24. 1 2 (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y rama de actividad (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  25. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y ocupación (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  26. ↑ (Gaztelaniaz) «Ocupados de 16 y más años por sexo y situación profesional (agregada) (Municipios entre 50 y 500 habitantes)» Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua (INE).
  27. ↑ INE, «Explotaciones por tipo de cultivo», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE nekazaritza-azalera Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  28. ↑ Udalerriaren azalera: Wikidata, Q1643571.
  29. ↑ INE, «Explotaciones ganaderas por tipo de ganado», Nekazaritza Errolda 2020. Datuak: INE abeltzaintza Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  30. 1 2 3 DGT, «Datos municipales general» (2025). Datuak: DGT ibilgailuak Nafarroa.tab (Wikimedia Commons).
  31. ↑ «Ernesto Dominguez izanen da alkate Zubietan» https://erran.eus (kontsulta data: 2018-08-07).
  32. 1 2 3 Consulta de Resultados Electorales, infoelectoral.mir.es
  33. ↑ Elecciones locales 1991: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  34. ↑ Elecciones locales 1995: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  35. ↑ Elecciones locales 1999: Zubieta. infoelectoral.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  36. ↑ Elecciones locales 2003: Zubieta. elmundo.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  37. 1 2 Elecciones locales 2015: Zubieta. elecciones.mir.es (kontsulta data: 2018-10-23).
  38. ↑ «Arbola altxatzearekin eta joaldunekin abiatuko dira Zubietako festak astearte gauerdian» erran.eus (kontsulta data: 2018-08-14).
  39. ↑ Kevin Noland zuzendariaren Americano filma pantaila handira iritsi berri da, de Kevin Noland, Zubieta eta Iruñean filmatutako eszenekin, euskalkultura.com
  40. ↑ Zubietako Errota - Ekomuseoa. opendata.euskadi.eus (kontsulta data: 2018-10-24).
  41. ↑ «Zubietako errota ezagutu dugu 'Lino Molino'rekin. Herri txiki Infernu handi» www.eitb.eus (kontsulta data: 2019-06-02).
  42. ↑ Zubieta: Zer ikusi. zubieta.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  43. ↑ Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1. (kontsulta data: 2018-08-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]